Oraindik ere diru beltzen, ezkutuko sobreen eta Barcenas jaunaren diru-joku zikinen oiartzunak bizi bizi daudelarik, Madrilen apustuek gora egiten dute, eta Ana Mato, osasun ministroa, zeharo zulo beltzean sartu da/dute. Ez dakit guzti honek akabera onik izango duenik, edo behintzat garia eta lastoa bata bestearengandik desberdintzeko modu eta aukerarik izango den.
Dena den eta Hamleten esaten zena berridatziz, “zerbaiti ustel kiratsa dario Madrilen”.
Horrez gain aste honetan Kongresuan Zezenak, Kaleratzeak (desahuzioak) eta fraking-a izan ditugu besteak beste gai nagusi.
Lehenbizikoan Alderdi Popularrak herri ekimen batetaz baliatuz zezenen festa “Goi kultur Ondasun” izendatuko duen lege proiektu bati sarbide ematea proposatu zuen. Demagogia ahoak eman ahala. Egia esan arrazonamendu teoriko guztiak artistiko eta kulturalak izan baziren ere, azpi-arrazoi nagusia politikoa zen, dudarik gabe, eta horretan, CIU eta EAJ aurrez aurre jarri gintzaizkion.
Azken batean, Ekidego Autonomoen eskumena da zezenketen inguruko kudeaketa eta legeria, baina goi ondasun kultural adierazpena eman ezkero, orduan estatuak hori babesteko derrigorra bere gain hartuko luke, beraz, debekatuta egongo litzateke zezenak debekatzea. Ulertzen asmoa?, hau da Katalunian hartutako erabakiak ez luke baliorik izango. Hemen gaia ez zen zezenak bai, edo ez, horretara eraman nahi izan bazuten ere, hemen kakoa zegoen , nola ez ba!! Erabakitzeko eskubidean ¡!! (berriz ere). Gainera argudiatutako arrazonamendu historiko kulturalei 2nazionalismo español2, itxi eta zaharkituaren kirats ikaragarria zerien. Tribunetan toreroak, zezenzaleak, enpresariak e.a., baina helburua inposaketa zen oraingoan ere.
Bestalde Fraking-aren alorrean, gu gurera, Legebiltzarrean defendatu genuena, berriz ere argudiatuz. Fraking-a ustiapen industrialerako, EZ, gauzak aldatzen ez diren bitartean behintzat, baina gure gas erreserbak aztertu eta ikertzeko baimenei uko egitea ere ez.
Amaiurreko Errekondok bere diskurtso zaharkitu eta sasi-iraultzilearekin batera, betilez, guri bidali digu pilota, gure jarrera gaitzetsiz. Berari esan diot, oso ondo dagoela PNVkin sartzea tradizioari eusteko, baina azkenean berak lege espainol baten aldeko jarrera erakutsi duela, Madriletik zuzenean gai honen kudeaketa lege estatal batek babestearen aldekoa. Ez omen zen bere asmoa.
Oraindik ere badute zer ikasia.
Datorren astean gehiago.