Zaldibar

Hilabetea igaro da Verter Rcyclingen zabortegian, Zaldibarren, zoritxarreko luizia gertatu zenetik. Lantegiko bi langile hil ziren ezbeharrean eta beren gorpuak ezin izan dituzte oraindik aurkitu. Langile bien gorpuak aurkitzeko lanek aurrera diraute, atsedenik gabe.
Zaldibar
01 Martxoa | Berria

Eusko Jaurlaritzaren lehentasun nagusia da Alberto eta Joaquín aurkitzea, luizian desagertu ziren langile biak,eta lantaldeak atsedenik hartu gabe ari dira lanean. Askotariko eragozpen eta oztopoak gainditu behar izan dituzte: luiziaren ondoren hasi ziren suteak,  zabortegia kokatuta zegoen lurraren ezegonkortasuna, beste luizi batzuk gertatzeko arriskua eta bilaketa lanak segurtasun handiagoarekin egin ahal izateko  hainbat gune egonkortzeko egin behar izan diren lanak.

Euskadiko gizarteak argi eta garbi jakin beza ahalegin guztiak egiten ari direla egoera hau albait arinen konpontzeko. Era berean, argi dago zoritxarreko ezbehar honek etorkizunean erabakiak hartzen lagunduko digula.

PARTEKATU