Prentsa Aretoa

Berriak

2018/07/01

Vitoria-Gasteizen 2019an egingo dira Euroligako Final Four delakoa eta Enoturismoko Nazioarteko Kongresua

Vitoria-Gasteizko udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak, Saski Baskonia taldearekin batera izenpetu duten akordioaren ondorioz 2019ko Euroligako Final Four delakoa Gasteizko Fernando Buesa Arenan egingo da. Europa mailan egin ohi den saskibaloi ekitaldirik handienak 50 milioi euroko inpaktu ekonomikoa eragingo du Araban.

rss Ezagutzera eman
Vitoria-Gasteizen 2019an egingo dira Euroligako Final Four delakoa eta Enoturismoko Nazioarteko Kongresua

ARGAZKIA JAITSI

Ekonomikoki eragingo duen eragin handiaz gain, medioetan ere oso inpaktu handia izango du urte osoan hiria mundu mailan ikusgarri egiten lagunduko duelako eta Final Four delako hau egiten den bitartean 179 herrialdeetako telebistetan agertuko delako. Izenpe ekitaldian izan da Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua, Gorka Urtaran Vitoria-Gasteizko alkatea, Ramiro González Arabako Ahaldun Nagusia, Jordi Bertomeu Euroligako CEOa eta Josean Querejeta Saski Baskonia taldeko presidentea.

 

Halaber, Arabako lurraldean egingo da 2019ko Nazioarteko Enoturismo Kongresua. Vitoria-Gasteizek eta Arabako Errioxa eskualdeak datorren urteko martxoan beren ateak irekiko dituzte XI. Enoturismo Kongresua egiteko. Izendapen ofiziala Budapesten egin zen, Hungariako hiriburuan.

Gorka Urtaran Gasteizko alkatea Budapestera bidaiatu zen eta orduan azpimarratu zuen hiria “ilusioz beteta eta prest” dagoela herrialde ezberdinetako profesionalak hartzeko “eta egun batzuetan ardogintzara lotutako turismoko erreferente bilakatzeko, gure herrialdean harro egoteko moduko produktua izateaz gain, gero eta indar handiagoa daukan turismoa delako”.

 

 

 

 

 

Alderdi Eguna 2018
Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi

  Agenda

2018/11/20 08:30

Koldo Mediavilla

   Onda Vasca 

2018/11/22 09:00

Andoni Ortuzar

   Antena 3. Espejo Público 

2018/12/03 09:30

Andoni Ortuzar

   ETB-1. Egun on Euskadi 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA