Urkulluren ustetan, datozen egunotan EAJ eta Hamaikabat alderdien arteko hauteskunde akordioa eman daiteke

Iñigo Urkullu EAJren EBBren lehendakariaren ustetan, datorren egunotan eman daiteke EAJ-PNV eta Hamaikabat alderdien arteko hauteskunde akordioa, itun hau “aberri edo herrialde mailakoa izango ote den” ez dakiela aitortu duen arren. Gaineratu duenez, bere alderdiak ez dago Bilduren beldur, hori “aspalditik planifikatuta egon den estrategia delako” eta egitasmoak alderatzen hasteko eskaria egin du, hiritargoak aukeratzerik izan dezan.
Urkulluren ustetan, datozen egunotan EAJ eta Hamaikabat alderdien arteko hauteskunde akordioa eman daiteke
07 Apirila 2011 | Berria

Sabino Arana Fundazioak Bilbon inauguratu duen “Goaz Museum” zentro berria inauguratzeko ekitaldian, Urkulluk baieztatu du berak oraindik “ itxaropenik “baduela eta egunotan “albiste onen bat” itxaron duela EAJ eta Hamaikabat taldeak hauteskundeetara elkarrekin joatearen inguruan.

Urkulluk gogoratu egin du abertzaletasunak berak terrorismoari egin dion kaltea eta EAJ-PNVren 1985ko zatiketak ere abertzaletasunari eta autogobernurako aukerei egin zien kaltea. Zentzu honetan esan duenez bere alderdiko batzuk “aspalditik ari dira bokazio instituzionaleko euskal abertzaletasun demokratikorako esparruak berrosatzeko lanetan”.
Bere alderdiaren ustetan bloke politikarik egongo ez den aldiari ekin behar zaiola gogoratu ostean esan duenez “beste gauza” da PSE-EE eta PP artekoa,hau da, “ezerk batzen edo batzen ez ote dituen,espainiar izateak eta euskaldun ez izateak batzen ote dituen edo izan ez duten egitasmo ekonomikoak batzen ote dituen, sozialista eta popularren arteko gobernu formulan egiaztatu ahal izan den moduan”.

Urkulluk azpimarratu duenez talde jeltzaleak “ez du Bilduren inguruko kezkarik” eta gogoratu duenez koalizio abertzale hau “aspalditik planifikatu izan den estrategia baten emaitza” da, baina ez daki estrategia hau oraingo Bildu osatzen dutenek edo bultzatzaileek planifikatu ote duten.

“Zilegi jotzen dugu beren parte hartzea, hiritarrek aurkezten den talde bakoitza bere tokian jartzea, eta abertzaletasunaren ordezkari izateko duten bokazioari begira, lehenengo eta behin EAJren harro nago, azken 30 urteotan erakundeetan, autogobernuan ,aurrerapen ekonomikoan eta gizartean lortu den aurrerapena, funtsean EAJri esker lortu izan delako” gaineratu du.

PARTEKATU