Urkulluk gazteei hitzeman die partekatuta alokatzeko 1000 etxebizitza eskainiko dituela emantzipatzeko aukerak errazteko

Lehendakari eta berraukeratua izateko aurkezten den hautagaiak lan egingo du 5.000 enpresek Prestakuntza Dualeko programan sar daitezen, eta gazteak Euskadira itzultzeko plan berezia jarriko du abian

Urkulluk gazteei hitzeman die  partekatuta alokatzeko 1000 etxebizitza eskainiko dituela emantzipatzeko aukerak errazteko  12Irailak
2016
2016 IrailaK 12 |
Bizkaia
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Iñigo Urkullu, Lehendakari eta berraukeratua izateko aurkezten den hautagaiak gaur goizean hiru konpromiso adierazi dizkie Euskadiko gazteei: partekatuta alokatzeko 1.000 etxebizitza eskaintzea, 5000 enpresa Prestakuntza Dualeko programan parte hartzea bultzatzea eta gazteak Euskadira itzultzeko plan berezia abian jartzea. Hori dena, helburu bikoitz batekin: gazteen emantzipazioa ahalbidetzea eta Euskadiko emakume eta gizon gazteak lan munduan sartzea bultzatzea. Urkullu gaur goizean hainbat gazterekin elkartu da Bilboko Pedro Arrupe Pasabidean. Hantxe aurkeztu ditu gazteekin hartu dituen konpromisoak eta zentzu horretan baieztatu duenez "emandako hitza beteko dut".

Hiru konpromiso dira gazteen enpleguari eta emantzipazioari lotuak. Emantzipazio alorrean, EAJ-PNVren hautagaiak hitzeman du Euskadiko gazteei eskainiko zaizkiela Alokabidek diruz lagundutako 1000 etxebizitza, partekatuta alokatu ahal izateko. Halaber, Urkulluk esan du bere konpromisoa izango dela hurrengo lau urteotan 5.000 enpresek Prestakuntza Dualeko egitasmoan parte hartzea bultzatzea. Era berean planteatu du gazteak Euskadira itzultzeko plana abian jartzea, enplegu eskaintzekin eta pizgarri bereziekin. "Gure lehentasuna da enplegu gehiago eta kalitate hobekoak sortzea" esan du Urkulluk eta era berean konbentzituta agertu da horixe dela "egin daitekeen gizarte politikarik onena". Konpromiso horiek guztiak gauzatu ahal izateko, Urkulluk gazteei zuzendutako plan hauek sartu ditu hurrengo legealdira begira suspertze ekonomikorako eta enplegurako jarriko dituen 8.500 milioiko inbertsio egitasmoan.

Nola egingo dugun?

Lehendakariak azaldu du "zer" elementua bezain garrantzitsua dela "nola" egingo den asmatzea. Zentzu honetan, Urkulluk azaldu du 8.500 milioi euro jarriko direla suspertze ekonomikorako eta enplegurako. 1.000 milioiko Enplegu Plana barnean hartzen duen inbertsioa izango da eta, adi berean gazte enplegu eta enpleagarritasun egitasmora zuzendutako 8 egitasmo jasoko ditu. Lehendakariak euskal gazteriari zuzendutako beste ekimen zehatz batzuk aipatu ditu,besteak beste "Lehen Aukera" praktikak, kontratatzeko konpromisoarekin emango diren bekak, Toki eta Eskualde  Enplegu planak, gazteentzako lanpostuak %30 izan daitezen, langile talde publikoak berriztatzea eta Prestakuntza Duala LHn bultzatzea. Hori da EAJ-PNVk planteatzen duen "dekagoloa" euskal gazteriari enplegu gehiago eta kalitate hobekoak eskaintzeko. Hori da Urkulluren "lehentasuna". Lehendakariak amaitzeko esan du Jaurlaritzak lagundu ahal duela baina "zuek zarete etorkizuna zuen eskuetan duzuenak" esan du euskal gazteak gogoan.

 

Interesatu Zaitez