Urkullu: “Norbera aldatzea da, mundua aldatzeko giltza”

Gaur Euzko Alderdi Jeltzaleak bere egoitza nagusiak, Sabin Etxeak, 20 urteak bete dituela ospatzeko ate irekitako jardunaldia ospatu du. Sabin Etxea1992 urtean ireki zen, Sabino Arana eusko abertzaletasunaren fundatzailearen jaiotetxea zegoen toki berean. EAJk efemeride hau aprobetxatuz bere irudi korporatibo berria aurkeztu du baita. EBBren presidente den Iñigo Urkulluk ekitaldi honetan azaldu duenez, “gaur egun berezia da guretzako eta berezia izan dadila nahi dugu. Duela hogei urte, Euzko Alderdi Jeltzalea-k egoitza hau ireki zuen. Sabin-Etxeak ateak zabaldu zituen.Hemen jaio zen Sabino Arana. Eta hemendik indartu eta hazi egin da gure Herriaren abertzaletasuna.Gaur “aitaren etxea”ren ateak zabaltzen ditugu, irekitasuna islatu nahirik.Garai berriak bizi ditugu Euskadi-n. Eta gure Alderdiaren konpromezu berriak aurkeztu nahi ditugu”.
21 Apirila | Berria

Urkulluren aburuz, “Euzko Alderdi Jeltzalea-k garai berriari ongi etorria ematen dio.Ateak zabalik irekitasunez. Bihotz bihotzetik. Akordio berriak lantzen.Gizarteari ateak zabaltzen dizkiogu, euskal gizartearekin lotuta gaudelako.Bihotzetik egiten dugu, egungo behar eta eskariei erantzuten saiatu nahi dugunaren konpromisua erakutsiz.Eta etorkizuneko akordio berri bat lantzen eta proposatzen.Garai berriak Estatus Politiko berri bat eskatzen du. Eta hori izango da gure zeregina.Etorkizuna gure esku dago.Gure baitan dugu etorkizunaren giltza.Aberri bizia ideiak, proiektuak, proposamenak dira. Aberri bizia konpromisoa da.Gu guztioi dagokigu garai berri hau argitzea.Gu guztioi dagokigu Euskadi aurrera ateratzea.Gu guztioi dagokigu gure Aberria berpiztea.Gu prest gaude. Dagokigu eta, guk, egingo dugu”.

Bukatzeko gaineratu du baita “krisi aldia. Krisi ekonomikoa da baina baita krisi politiko eta instituzionala ere.Ebaketak eta murrizketak, botere politikoa berriz zentralizatzeko asmo iluna ezkutatzen dutenak.  Gure autogobernua ahuldu nahi dute, defizit publikoa bideratzeko aitzakiapean. Hori, ez da zuzena. Ez aitzakia hori erabiliz ezta darabilten beste modu batzuk ere erabiliz.Adi egoteko aldia; etorriko zaizkigun erronken aurrean, erne eta bizi egon gaitezen.Erronkak, Madril eta Europatik etorriko zaizkigu baina baita Euskadi-tik ere.Eta, hortik dator aldaketaren beharra. Aldaketa honetan mamitutako indar berriaren bidez, arazoak konpondu ahal izateko eta autogobernuan garatzeko”.

PARTEKATU