Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Prentsa Aretoa

Berriak

2017/03/07

Urkullu Lehendakariak nabarmendu duenez sendo ageri da Akitania/Euskadi/Nafarroa Euroeskualdea Europaren aurrean

Euroeskualdeak Bordelen egin duen Batzarrean parte hartu du Urkulluk, non urte honetarako aurreikusitako jarduketak aztertu baitiren

rss Ezagutzera eman
Urkullu Lehendakariak nabarmendu duenez sendo ageri da Akitania/Euskadi/Nafarroa Euroeskualdea Europaren aurrean

ARGAZKIA JAITSI

Gaur goizean, Iñigo Urkullu Lehendakariak Akitania/Euskadi/Nafarroa Euroeskualdeak Bordelen izan duen batzarrean parte hartu du. Nafarroak Euroeskualdeko kide gisa ofizialki parte hartzen duen aurreneko batzarra izan da. Akitania Berriko Lehendakari Alain Rousset eta Nafarroako Lehendakari Uxue Barkos ere bertaratu dira batzarrera, dagozkien ordezkaritzen buruan.

Lehendakariarekin batera bidaiatu dira Bordelera Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako Sailburua, Arantxa Tapia, Hezkuntza Sailburua, Cristina Uriarte Toledo, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailburua, Alfredo Retortillo, Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusia, María Ángeles Elorza eta Europako Gaien Zuzendaria, Mikel Antón.

Lehendakariak adierazi duenez, etapa berri bati eman zaio hasiera Nafarroa Euroeskualdean sartzean, bere iritziz irmotu egiten baita Euroeskualdearen sendotasun instituzionala, osatu egiten da mugaz haraindiko lankidetza, eta handitu egiten da elkarrizketa Estatuen eta Europar Batasunaren aurrean. “Eraginkortasun handiagoaz eta emaitzen etorkizun hobeaz ari gara”, esan du.

Euroeskualdearen helburu estrategiko gisa, Lehendakariak nabarmendu ditu Abiadura Handia ezartzea eta hiru lurraldeen arteko trenbide-konexioa, mugaz haraindiko enplegua bultzatzea, eta garapen kulturala eta linguistikoa.

2017rako jarduketa-plana

Bordeleko Batzarrean 2017rako aurreikusitako ekintzak aztertu dira, Euroeskualdeak zehaztutako lehentasunezko ardatzak kontuan hartuta.

Hala, aurten, Euroeskualdeak aurreikusita du Irakaslegaiak AEN proiektua abian jartzea. Programa honen bidez bekak emango dira, guztira 660.000 eurokoak, Euroeskualdeko unibertsitate publikoetako Maisutzako ikasleek euskaraz eta okzitanieraz irakatsi ahal izan dezaten Frantziako hezkuntza-sistemako eskola publikoetan.

Era berean, ikasleen mugikortasuna bultzatzen jarraituko da, eta horretarako Euroeskualdeko Eramus-en bigarren edizioaren deialdia egingo da, Erasmus beken osagarri, eta Euroeskualdeko beken kopurua bikoizten saiatuko da. Doktoretzako ikasleengana ere zabalduko da onura hau.

Enpleguari dagokionez, proiektu bat eramango da aurrera (lurralde-lankidetzarako europar funtsek kofinantzatua), mugaz haraindiko enpleguaren diagnostikoa egiteko eta irtenbideak bilatzeko azterlan bat egitea aurreikusita duena, baita informazio-atari bat sortzea ere, langileentzat, langabeentzat eta enpresentzat.

Gainera, Euroeskualdetik Atlantikoko Korridorea bultzatuko da, hau da, bidaiarien eta merkantzien trenbide-korridorea, Atlantikoko aurrealdeko portuak barnealdearekin eta Europako gainerako lekuekin lotzen duena, lehenbailehen gauzatu ahal izan dadin. Bestalde, Akitania Berriak, Euskadik eta Nafarroak lanean jardungo dute ahal bezain laster euren trenbide-sareak elkarlotzeko, garraio-aukera berriak zabaltzearren.

Azkenik, Euroeskualdeak proiektuetarako laguntzen bi deialdi berri egingo ditu aurten. Lehenengoak 400.000 euroko laguntzak bilduko ditu guztira, kulturarekin, hezkuntzarekin, kirolarekin, gazteriarekin eta eleaniztasunarekin lotutako proiektuetarako, eta bigarrenak –urteko bigarren seihilekorako aurreikusia– 300.000 euroko laguntzak guztira, Euroeskualdeko lankidetza estrategikoetan oinarritzen diren proiektuetarako, enpresen ezagutzaren, berrikuntzaren eta lehiakortasunaren ekonomia ardatz tematikotzat hartzen duten proiektuetarako, alegia.

Nafarroa sartu ondoren, ia 9 milioi biztanle ditu orain Euroeskualdeak. Gainera, bere aurrekontua ere handitu egingo da, aurten guztira 1.650.000 euro izateraino.

Iturria: Irekia

Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Andoniren Bideobloga

Alderdi Eguna 2017
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA
Elkarrizketak - Gure Burukideak
Jarrai iezaguzu Telegramen

  Agenda

2017/11/24 09:00

Joseba Egibar

   Radio Euskadi 

2017/11/24 12:00

Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguneko Adierazpenaren irakurketa

Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak, Mireia Zarate EBBko idazkariak eta EAJ-PNVko legebiltzarkide Maialen Gurrutxaga, Rakel Molina  eta Gorka Álvarezek  Euskadi Buru Batzarrak Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren kariaz  prestatu duten adierazpena irakurriko dute.

Irakurketa EAJ-PNVren Bilboko egoitzaren aurrean egingo da, Pedro Ibarretxe kalean.

   Sabin Etxea aurrean. Pedro Ibarretxe Kalea 

2017/11/24 19:00

Euzko Gaztedik bere VII. Bilera Nagusia egingo du asteburuan Zarautzen

EGIren VII. Bilera Nagusia ostiralean, 19:00etan Zarauzko Antoniano Ikastetxean egingo den ekitaldi politikoarekin hasiko da. Bertan hitz egingo dute Ainhoa Usandizaga EGikideak eta EBBko presidente Andoni Ortuzarrek.

   Antoniano Ikastetxea. Zarautz  

Twitter

Facebook

YouTube

Flickr