Aberri Eguna 2018 - Jaia Iruditan

Prentsa Aretoa

Berriak

2018/05/28

Urkullu Lehendakariak Makina Erremintaren Biurtekoa BIEMH - 2018 inauguratu du

Iñigo Urkullu lehendakaria Bilbao Exhibition Centerren izan da gaur goizez Makina Erremintaren Biurtekoa (bi urtean behin egiten da) inauguratzeko. Iñigo Urkullu lehendakariak nabarmendu du Biurtekoa ekonomiaren hazkunde orokorraren unean iritsi dela, bereziki industriari eta makina-erremintaren sektoreari dagokienez

rss Ezagutzera eman
Urkullu Lehendakariak Makina Erremintaren Biurtekoa BIEMH - 2018 inauguratu du

ARGAZKIA JAITSI

Era berean, azpimarratu du industriaren pisua ekonomian % 24,2ra iritsi berri dela eta asmoa duela 2020. urtean haren ekarpena % 25etik gorakoa izateko helburuari eusteko. “Sektore hau protagonista da berrikuntzan eta nazioartekotzean, eta giza baliabideen trebakuntza profesional, teknologiko eta digitalean. Gure ahalmen esportatzailearen eta merkatu globaleko presentziaren erreferentea da”, ñabartu du.

Inaugurazio ekitaldira bertaratu dira Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua; Xabier Basañez BECeko zuzendari nagusia; César Garbalena Makina Erremintaren Fabrikatzaileen elkarteko presidentea; eta Eduars Farran Makina Erremintaren Inportatzaileen presidentea. Guztiekin batera egon dira Juan Mª Aburto Bilboko alkatea, Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusia eta BECeko Kontseiluko zenbait kide.

Lehendakariak azaldu du Euskadi arlo horretan berrikuntzan munduko erreferente izateko, eta badakitela bidea teknologiaren, digitalizazioaren eta “4.0 industriaren” aldeko apustua dela. Gainera, nabarmendu du 4.0 industrian makinek hartzen duten protagonismoa gorabehera, lidergoa ondo prestatutako eta kualifikatutako pertsonei esker lortzen dela bakarrik.

“Egonkortasuna, estrategia eta lankidetza oinarrizkoak dira ekonomia hazteko eta kalitatezko enplegua sortzeko joerari eusteko. Hori da lortu nahi dugun eta elkarrekin lan egitera bultzatzen gaituen guztion ondasuna”, esan du Urkullu lehendakariak amaitzeko.

2018 edizioa

Gaur eman zaio hariera BIEMH-ren 30. edizioari, maiatzak 28, eta ekainak 1ean amaituko da. Guztira 21 herrialdetako 1.751 erakusketari izango dira lehiaketan, Bilbao Exhibition Centre-ko sei pabiloiak hartuko dituztelarik. BIEMH fabrikazio aurreratuaren arloan egiten diren azoketan lider da Espainia mailan, eta, era berean, Europako industria-deialdi garrantzitsuenetariko bat dela esan daiteke.

Iturri: Irekia

Alderdi Eguna 2018
Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi

  Agenda

2018/10/22 08:30

Aitor Esteban

   Euskadi Irratia 

2018/10/24 09:00

Andoni Ortuzar

   TVE-1. Los desayunos de TVE 

2018/12/03 09:30

Andoni Ortuzar

   ETB-1. Egun on Euskadi 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA