Prentsa Aretoa

Berriak

2018/11/30

Urkullu Lehendakariak eskerrak eman dizkie lehen euskal ordezkaritzen arduradun eta taldeei Eusko Jaurlaritzaren biziraupenari eusteko “irmotasunagatik eta ahaleginagatik”

Iñigo Urkullu Euskadik kanpoaldean dituen ordezkaritzen arduradun eta taldeei eginiko omenaldiko buru izan da, New Yorkeko eta Buenos Aireseko ordezkaritzak ireki zireneko 80. urteurrenean

rss Ezagutzera eman
Urkullu Lehendakariak eskerrak eman dizkie lehen euskal ordezkaritzen arduradun eta taldeei Eusko Jaurlaritzaren biziraupenari eusteko “irmotasunagatik eta ahaleginagatik”

ARGAZKIA JAITSI

Iñigo Urkullu Lehendakaria, gaur goizean, Eusko Jaurlaritzako Ordezkaritzei eginiko omenaldi-ekitaldiko buru izan da; ekitaldia Eusko Jaurlaritzak antolatu du, New Yorkeko eta Buenos Aireseko lehen egoitzak ireki zireneko 80. urteurrena ospatzeko. Iñigo Urkulluk nabarmendu du lehen ordezkaritzak “borondate kolektiboaren sinbolo izan” zirela, bai eta arduradun eta talde bakoitzaren “lana, ahalegina eta irmotasuna” ere; horren bidez, bere iritziz, Eusko Jaurlaritza erakundeari eutsi eta harekin jarraitu da, “baldintza zailenetan ere”.

Ekitaldia Lehendakaritzan izan da, eta, bertan, Kanpo Harremanetarako eta ondoz ondoko gobernuen euskal ordezkaritzetako arduradunak izan dira, bai eta ordezkaritza historikoetako arduradunen familiarteko ugari ere. Era berean, Carlos Garaikoetxea lehendakari ohia izan da eta Legebiltzarreko ordezkaritza bat ere.

Omenaldia Remake Eresoinka emanaldiarekin hasi da (antzinako abesbatza mistoa; erbestean dauden 110 euskal artistek osatzen dute), Samaniago eta Eresargi (haurren abesbatza) abesbatzen eskutik, dantzari eta artistekin batera, Eresoinkako kideek beren familiartekoei zuzendutako zenbait gutuni ahotsa emateko.

Gero, euskal ordezkaritzen iraganari eta orainari buruzko bideo bat jarri da; ondoren, Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak eta José Antonio Agirre Lehendakariaren Gobernuan kanpo-harremanetarako arduradun izan ziren Bruno Mendigurenen, Ixaka López de Mendizabalen eta Francisco Javier Landabururen familiartekoek hitz egin dute.

Iñigo Urkullu Lehendakariak itxi du omenaldia, eta, bertan, Josu Erkoreka, Arantxa Tapia, Beatriz Artolazabal, Pedro Azpiazu, Cristina Uriarte, Jon Darpón, Estefanía Beltrán de Heredia eta Mª Jesús San José sailburuak ere izan dira.

Lehendakariak azaldu duenez, honen bidez, Eusko Jaurlaritzak omenaldia egin nahi die Euskal Herriaren zerbitzuaren garra piztuta mantentzen lagundu duten pertsona guztiei. “Beti distantzia fisikoan eta hurbiltasun emozionalean”. 

“Herrialde honen balioen ordezkari zarete, gaur egun, zuon ibilbideari eta ereduari esker, irekiagoa, abegitsuagoa eta solidarioagoa den herrialde honena”, esan die Lehendakaritzara bertaratu direnei. Aldi berean esan du harro dagoela, demokrazia defendatzeko eta giza eskubideak eta gizarte-justizia sustatzeko balioei eusten zaielako.

“Sorrera-printzipioei heltzen dien Europaren aldarrikapen berari eusten diogu; nazio libreek osatzen duten Europa federalari, aniztasunean oinarrituta batzen denari”, esan du, amaitzeko.

Lehen ordezkaritzen eginkizuna

Eusko Jaurlaritzak New Yorken eta Buenos Airesen dituen ordezkaritza orokorrek duela 80 urte ireki zituzten ateak. José Antonio Aguirre Lehendakariak honako hauek izendatu zituen ordezkaritza horien arduradun: Antón Irala Lehendakaritzako idazkari nagusi eta Ramón María Aldasoro Merkataritzako eta Horniduretako sailburu.  Bi ordezkaritzek izan zuten funtsezko eginkizuna urteetan zehar, baina ez ziren lehen ordezkaritzak izan Amerikan edo Europan. New Yorkekoa, esaterako, Lehendakaritzaren egoitza izan zen, 1941aren eta 1946aren artean.

Eusko Jaurlaritzaren lehen ordezkaritzak 1936an hasi ziren martxan, kanpoaldeko ordezkaritza gisa; denborarekin, helburuak bilakatzen joan dira. Hasieran, helburuaren testuingurua gerra zen, eta biztanleria zibilaren oinarrizko beharrei erantzutea zuten helburu. Gainera, propagandarako eta funtsak biltzeko eginkizunak bete zituzten. Geroago, oinarri izan ziren euskal errefuxiatuen immigrazioari bide emateko aukerak negoziatzeko.

Gobernuak 20 ordezkaritza ere izan zituen, besteak beste, Argentina, Australia, Belgika, Mexiko, Txile eta Venezuela herrialdeetan, bai eta Alacant, Baiona, Bartzelona, Londres, Madril, Manila, New York, Paris, Quito, Roma eta Valentzia hirietan ere.

Gaur egun, Eusko Jaurlaritzak kanpoaldean 7 ordezkaritza ditu: Europar Batasunean (Brusela); Argentina-Mercosurren; Estatu Batuetan; Mexikon; Txile- Peru- Kolonbian (Santiago de Chile eta Bogotá) eta Madrilen.

Iturria: Irekia

 

Alderdi Eguna 2018
Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi

  Agenda

2018/12/15 11:30

Joseba Egibar, Markel Olano. Gipuzkoako EAJ-PNVren Herrialde Batzarra

   Kursaal Jauregia. Donostia 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA