Urkullu euskal hiritargoari: "Emandako hitza bete dugu eta Egitasmo bat dugu Herri hau aurrera ateratzeko"

“Ez gaitu oposizioak kezkatzen, bere helburu bakarra baita EAJ ahultzea; abstentzioa da kezkatzen gaituena”, ohartarazi du Andoni Ortuzarrek EAJ-PNVk gaur arratsaldean Donostian egin duen ekitaldian; nazioarteko hainbat agintarik, hauen artean Bertie Ahern eta Flandria eta Korsikako presidenteek, beren babesa adierazi diote Lehendakariari

Urkullu euskal hiritargoari: 08Uztaila 08 |
EBB
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

“Pausu erabakigarria eman behar dugu krisi honetatik ateratzeko, eta horregatik herritarrengana jo nahi dugu zuzen-zuzenean: aurretik eman genuen hitza bete dugu eta Egitasmo bat daukagu Herri hau aurrera ateratzeko”. Iñigo Urkullu Lehendakariak gaur arratsaldean Euskadiko hiritargoari eskatu dio uztailaren 12ko hauteskundeei begira, bi galdera egin ditzala. Lehenengoa, egunotan EAJ-PNVren egitasmoaz aparte beste programa bati buruz ezer entzun duen .Eta bigarrena “noren esku jarriko dugu krisitik ateratzeko ardura?” Berrautaketara aurkezten den hautagaiak eskatu du igandean euskal herritarrok “boto bakoitzarekin eraiki dezagun krisi honetatik ateratzeko urratsak gidatuko dituen gehiengoa”. Gaur arratsaldean esan ditu hitz horiek EAJ-PNVk Donostiako Julio Caro Baroja enparantzan egin duen ekitaldi politikoan. Bertan ere, Euzkadi Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzarrek ohartarazi du igandean bozkatzera ez joateak ekar dezakeen arriskuaren kontra. “Ez gaitu oposizioak kezkatzen, abstentzioak kezkatzen gaitu”, aitortu du. Ekitaldia irekitzeko hitzak esan ditu Eusko Legebiltzarreko Presidente eta berrautaketara aurkezten den hautagai Bakartxo Tejeriak. Gipuzkoako zerrendaburuak baieztatu du EAJ-PNVrena dela “aberrigintza eta gizartegintza moneta berberaren alderdi berberak direla ulertzen duen proiektu abertzalea”. Ekitaldia egin bitartean talde jeltzaleen antolakuntzak bideo bat erakutsi du non nazioarteko hainbat agintarik babesa adierazi dieten Iñigo Urkulluri eta EAJ-PNVri. Horien artean, Bertie Ahern Irlandako Lehen Ministro ohi, Irlandako bake prozesurako funtsezko eragile eta Ostiral Santuko Akordio historikoaren egilea; Geert Bourgeois Flandriako presidentea; edo Korsikako presidentea, Gilles Simeoni abertzalea.

Urkulluk bereziki gogoratu nahi izan ditu Ordizian berrikitan erregistratu diren berragertzeen ondorioz herri horretan osasun egoera latza bizitzen ari diren herritarrak,eta erne jarraitzeko eta konpromisoari eusteko eskaria egin du “milaka euskal herritarrek pandemiak iraun duen hilabeteetan eta etxealdi garaian egin duten lana baliozkotzeko”. “Emandako hitzari dagokionez”, Urkulluk bere Gobernuak Gipuzkoako hiriburuan egin dituen jarduerak, lanak eta ekimenak zerrendatu ditu, baita oro har aurrera ateratako lorpenak ere, hauen artean “langabezia tasa %10etik jaistea edo Europako biztanle bakoitzeko aberastasunaren batez bestekotik 22 puntu gorago” kokatzea. Baina Arabako zerrendaburua ez da lortutakoan geratu, bere hitzaldi zatirik handiena dedikatu baitu EAJ-PNVren egitasmoa azaltzera, EAJ-PNVk eta Lehendakariak berak euskal hiritargoaren zerbitzura jarri dutena Covid-19ak eragin duen krisia gainditzera begira. “Programa bat daukagu ‘Euskadi Zutik!’ Beste egitasmorik ikusi al duzue?. Beste Egitasmo bati buruz entzun duzue? Euzko Alderdi Jeltzaleak Egitasmo bat aurkezten du:lehentasunak, proposamenak, konpromisoak. Hitzemanda gaude Donostia teknologiko,industrial eta aurreratuarekin; Donostia zientifikoa babesten dugu, industria aurreratuaren motorea dena eta Euskadiko RIS3 espezializazio adimendunerako estrategiarekin lerrokatuta dagoena; Bio-zientzien eta Osasunaren Europako zentroa Miramonen: Koronabirusaren kontrako txertoa roduzitzeko zentroetako bat izatea lortzeko lana egiten ari gara; bultzada berria LABE proiektuari Tabakaleran; Eskuzaitzetako industrialdea amaitzeko lanak, Gipuzkoako handiena; `topoa´lur azpitik eta geltoki berria Loiolan; aldageltoki berria Loiolako Erriberetan; autobus elektriko adimenduna; hiri-birgaikuntza Pasaiako Portuan; oinezkoentzako ibilbidea Herrera-Trintxerpen; Bero- eta biomasa-gunea Txomin Enean… Programa daukagu, ideiak, indarra eta borondatea ditugu”, baieztatu du. “Ez gaude aldaketa garaian, garai aldaketa batean gaude, eta argi baino argiago daukat Gipuzkoa, berriz ere, aldaketa horretan lehen ilaran jarriko dela. Uste osoa daukat:irten egingo gara.Eta indartuta irtengo gara”, adierazi du Urkulluk botoa emateko deiarekin amaituz. “Igandean, bozkatzera.Parte hartzera. Euskadiren etorkizuna erabakitzera. Ez bozkatzea da kanpoan geratzea, etorkizunerako erronkez ez arduratzea; bozkatzea da bustitzea, krisitik ateratzeko ardura bere gain hartuko duen orkestraren gidaritza noren esku utziko dugun erabakitzeko”, amaitu du.

Ortuzarrek bere aldetik baieztatu duenez uztailaren 12ra begira “ez gaitu oposizioak kezkatzen, baizik eta abstentzioak”, hauteskunde hauetan EAJ-PNVren kontra lehiatzen diren alderdiek erakutsi dutelako “ez dutela ideiarik edo proiekturik, EAJ-PNV ahultzea ez bada”. Hala ere, EBBko presidenteak baieztatu du berak zuzentzen duen alderdiak “jakingo duela berriz ere hutsetik hasten”, hauteskunde gauean boto orri guztiak zenbatutakoan.Izan ere, gaur bertan “indar politiko,ekonomiko eta sozial guztiak” deitu ditu U-12az geroztik “akordioetara iristeko eta herri hau aurrera ateratzeko. “Lan egiteko garaia da, ez kritikatzekoa.Indarrak bateratzeko garaia da, ez zatiketan galtzekoa”, baieztatu du.

Bakartxo Tejeria izan da gaurko ekitaldia hasteko hitzak esan dituena eta EAJ-PNVren esperientzia eta proiektua balioetsi ditu, “proiektu abertzalea da aberrigintza eta gizartegintza moneta berberaren bi alderdiak direla ulertzen duena”, “ ez baitago aberrigintzarik, justizia sozialetik eta berdintasunetik abiatu ezean”. “Horregatik, azken hamarkada hauetan, gizarte politikak egon dira gure jarduketaren erdigunean”, azaldu du. “Eta orain, pandemiaren ondorioei aurre egitea dagokigunean, euskal sustraiak dituen abertzaletasun hau, EAJren eredu hau da segurtasun eta berme handienak eskaintzen dituena, politika egiten dugulako herri honetan bizi diren pertsonen alde eta beren mesedetan; pertsonak izan dira, dira eta izango dira gure jarduketaren ardatz nagusia”, gaineratu du. “Euzko Alderdi Jeltzalearen xedea da aberri bidezko eta askea lortzea”, adierazi du Gipuzkoako zerrendaburuak.

Interesatu Zaitez