Urkullu: “Enpresa, Industria, Zorroztasuna”

Gaur Euzkadi Buru Batzarraren presidente den Iñigo Urkulluk komunikabideen aurrean eta Sabin Etxean burutu den Bilera Politiko Ekonomikoaren ostean adierazi duenez, “Euzko Alderdi Jeltzaleak lan topaketa hau antolatu nahi izan du, egoera ekonomikoaren larritasuna kontuan harturik. Iazko uztailetik hona bizi izan dugun egoerarik delikatuenean gaude orain. Eta dauden aurreikuspenen arabera, urte amaieran, egoera are larriagoa izango da”.

eaj-pnv 04Maiatzak
2012
2012 MaiatzaK 04 |
Berria
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

“Egoera honen aurrean, hiru helburu planteatu ditugu. Lehenengo eta behin, Euskadi eta bere inguruan bizi den egoera ekonomikoaren inguruko diagnosi errealista eta osoa partekatzea. Bigarrenez, oraingo errealitate honetara egokitutako politika ekonomikorako printzipioak eta lehentasunak ezartzea. Eta hirugarrenez, euskal gizarteari hazkunderako egutegia eskaintzea” gaineratu du.

Buruzagi abertzalearen aburuz, “egoera honen aurrean mantendu beharreko jarrera, ezin liteke paralisia eta etsipena izan. Euzko Alderdi Jeltzalearen jarrera, ekintzara bideratuta dago. Ekimenerako unea da, Gobernu desberdinei egin diegun eskaintza guztien ondoren, politikoki eta instituzionalki mugitzeko aldia, egoera honi buelta emateko aldia. Euskadik norabide aldaketa behar du bere politika ekonomikoan. Hori da, gaur abian jartzen dugun prozesu honen helburua”.

“Apirilaren 18an bertan, Europar Batzordeak politika ekonomikorako zuzentarau berriak iragarri zituen; ildo hauek irailean eztabaidatuko dira. Euskadik aurrea hartu behar die. Hazkunderako egutegia proposatuko dugu, Europako lehen abiaduran kokatzea lortzeko. Oinarrizko eskumenak ditugu, politika ekonomikoa berrabiatzeko. Finantza sistema egonkorra ere badugu. Enplegu politika eraginkorrak zuzentzeko eskumen osoa dugu. Legeak egiteko eta betearazteko osoko gaitasuna dugu, enpresei eta industriari laguntzeko. Ekintzaileen egitasmoak finantzatzeko. Gehiago egin dezakegu. Eta, gehiago egin nahi dugu. Euskadik gehiago behar du”.

Interesatu Zaitez