Urkullu: “EAJ gara gu. Bizirik gaude. Indartsu. Gogo biziz borrokatzeko prest. Gure Nazioa eraikitzeko prest”

Jendez gainezka izan den ekitaldian EAJren Euzkadi Buru Batzarraren presidente gisa aukeratua izan den Iñigo Urkulluk, Barakaldo Bilbao Exhibition Center-en azaldu duenez, “bai, fenomeno zaharkitua ginela uste zuten. Eta, zer lortu dute? Iratzarri egin gaituzte. Elkartu. Euzko Alderdi Jeltzalea gara gu . Bizirik gaude. Esna gaude. Indartsu. Gogo biziz borrokatzeko prest. Gure Nazioa eraikitzeko prest”.

Iñigo Urkullu EAJ-PNV 15Urtarrilak
2012
2012 UrtarrilaK 15 |
Berria

PARTEKATU

Urkulluren aburuz, “Euskadi askeagoa lortzeko prest. Horixe lortu dute gu baztertu nahi gaituzten horiek.  Hementxe gaude, Euskadiren erdi erdian.Gauza batetan zuzen zeuden, fenomeno bat gara. Baina ez gaude zaharkituta. Euzko Alderdi Jeltzalea fenomenoa da!. Fenomeno bikaina alajaina!”.

Buruzagi abertzaleak azpimarratu du baita “lau urte gogorrak bizi izan ditugu. Argi eta ilunekin. Emaitza on eta txarrekin. Eutsi egin diogu. Zergatik? Gure erroak sakonak direlako. Sakonean errotuta dagoenak eutsi egiten diola, bizi egiten dela erakusten du Historiak.  Errotuta dagoena bizirik dago eta hazten jarraitzen du. Guk erroak ditugu. Harro erakusten ditugu gure erroak: Arana-renetik ondorengo guztiak. Gure erroak dira, izan zirelako izango gara”.

Interesatu Zaitez