Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan Hualdek Ayerdi Kontseilariak azken zazpi urteotan egin duen lana defendatu du eta aitortu dio “lan eskerga” egin izana “ Nafarroako esparru ekonomikoan bere kudeaketa aintzat hartuz egin zaion aitortza orokorrarekin”.
Hualdek nabarmendu duenez “bidegabekeria den sentimendu sakona utzi dit, EAJ-PNVko eta Geroa Bai koalizioko pertsonek orain arte jasan dugun jazarpen politikoaren beste kasu bat delako, besteak beste Uxue Barkosen dieten inguruan edo Marqués de Rozalejo Gaztetxeko kasuan, María Solanarekin”.
Era berean, Nafarroako jeltzaleen buruak “mingarri” jotzen du “UPNk Auzitegi Gorenean bilatzea Manu Ayerdi Kontseilariaren kontrako ikerketa batzordean lortu ez zuena”.
Auzitegi Gorenaren erabaki batzuei dagokienez (Bateragune Auzia, hauen artean) Hualdek esan du “erabaki eskandalagarriak” direla ikuspuntu juridikotik ere.
Ildo beretik gaineratu duenez “lana egiteko badago , giza eskubideen estandar prozesalen ikuspuntutik , Espainiako ebazpen judizialak homologatzeko”.
Napar Buru Batzarreko Presidente aukeratua
Unai Hualderentzat “balio berezia du” Nafarroako EAJ-PNV zuzentzea “Alderdia sortu zenetik 125 urte betetzen diren eta Nafarroan 110 betetzen diren honetan”. “Ohore” jotzen du, baita “erantzukizun” ere Alderdia zuzentzeko bigarren agintaldian sartu izana “ Exekutiba berriztatuarekin, askotariko esparruetako profil profesionalekin, pertsona gazte eta euskaldunekin”.
Nabarmendu duenez Nafarroako EAJ-PNVk orain arte lan egiten jarraituko du “EAJ politika progresistak egiteko eredua da, zerbitzu publiko sendoekin, autogobernu ahalik eta garatuenarekin Nafarroan, eta hala jarraituko dugu hurrengo urteotan ere”.