San Mamesek marka guztiak hautsi ditu emakumeen partidan (Europako errekorra eta munduko bigarrena)

Atleticzaleek marka guztiak hautsi zituzten San Mamesen jokatu zen emakumeen Eurokopako partidan. Zuri-gorriek ez zuten aurrera egitea lortu zazpi herrialdetako internazionalez jositako Atlético de Madrid taldearen ia maila berean jokatu arren (0-2).

San Mamesek marka guztiak hautsi ditu emakumeen partidan (Europako errekorra eta munduko bigarrena) 01Otsaila 01 |
EBB

PARTEKATU

Athleticeko emakumeek ez dute Kopan aurrera egiterik lortu Atlético de Madrid talde indartsuaren aurka ia maila berean jokatu arren. Dena dela, zuri-gorriek San Mames bilakatu dute emakumeen futbolaren mundu mailako erreferente sendo. Futbolean gutxitan ikusi den zerbait: 48.121 ikusle  batu ziren Bilboko lehoi emeak gorenera eramateko. Erantzun paregabea futbolzale zuri-gorriena ere bai. Partidan lortutako emaitzaren gainetik, San Mamesko zaleek eman duten erantzunak argi eta garbi utzi du emakumeen futbolak interesa sortzen duela eta gero eta handiagoa dela emakumeen kirolarenganako atxikimendua.

Interesatu Zaitez