Prentsa Aretoa

Berriak

2018/06/13

PPren “txapuza” bati esker Euskadik CIDETECentzako 5,5 milioi euroko inbertsioa mantenduko du

Senatuko Euzko Abertzaleak Taldearen zaintzak eta zorroztasunak Aurrekontuen Batzordeko Ponentzian ‘popularrek‘ egindako akats larria zuzentzeko egin nahi zuten maniobra bidegabe batek aurrera ez egitea eragin du.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

CIDETECek, Donostian egoitza duen bateria eta metatze sistemak garatzen espezializatutako nazioarteko erreferentziazko Fundazioak, 2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorretan EAJk txertatzea lortu zuen 5,5 milioiko diru partida mantenduko du Alderdi Popularrak Senatuko tramitean EAJ eta Euskadi zigortzeko asmoz aurkeztu duen emendakinean egin duen akats larri bati esker. “Mendekua hartzeko grinarekin, senatari popularrek erredakzio akats handia egin dute, arinegi ibiltzearen ondorioz, eta txapuza batekin konpondu nahi izan dute, baina ez dute lortu”, jakinarazi dio Maria Dolores Etxanok. Izan ere, Euzko Abertzaleak Taldeak, bere zaintza eta zorroztasunari esker, Aurrekontuen Batzordeko Ponentzian PPk egindako akats larria zuzentzeko egin nahi zuen maniobra bidegabe batek ez du aurrera egin, eta honenbestez, legea errespetatu da eta euskaldunen interesak mantendu dira. Gauzak horrela, CIDETECentzako onartutako 5,5 milioiak ez dira emendatuko eta 2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorretako Lege Proiektuan behin betiko onartuta geratu dira Kongresuan bozketarik egiteko beharrizanik gabe.

Senatuko emendakinen tramitean, Talde Popularrak EAJrekin duen aurrekontuetako akordioa hautsi nahi izan du CIDETECi zuzendutako diru partida Plan 300x100 egitasmoari zuzenduz (zehaztu gabeko industria guneetan banda zabala ezartzea sustatu behar omen zuen proiektua). Baina PPk akats larria egin du: lehen kontzeptua (CIDETEC) Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun arloari dagokion bitartean, bigarrena (Plan 300x100) Energia, Turismoa eta Agenda Digitalari dagokio, eta partidaren alta eta baja atal berekoak ez zirenez ez zuten emendakina tramitera onartu. Akatsaren larritasuna ikusita, PPk arazoa konpondu nahi izan du gaur Plan 300x100 delakoari BIMEPeri zuzendutako hiru milioiak emanez (hau ere Euskadirako proiektu bat da, eta PPk emendatu egin du), atal berekoak direlako, CIDETECeko 5,5 milioiak beste erabilera batzuetara zuzenduz. Baina tramite hau epez kanpo egin du eta, gainera, berriz ere atal desberdin bi nahastu ditu. EAJk Senatuko Mahaian egiten duen zaintza lana eta zorroztasunari esker PPk ezin izan du bere txapuza itxuratu maniobra bidegabe honekin. Honenbestez, CIDETECerako partida behin betiko jasota geratuko da 2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorretako Lege Proiektuan.

Aldi berean, Biscay Marine Energy Platform (BIMEP), itsasotik sortutako energia berriztagarriak sustatzeko EAJren apustuak, bost milioiko diru partida zuenak baina PPk emendatu duenak, akatsak ditu bere erredakzioan. Horregatik, EAJk lanean jarraitzen du hau ere tramitera onartua izan ez dadin eta datorren asteko goi Ganberako Osoko Bilkurako bozketara hel ez dadin.

Goi eta Behe Ganberetako ordezkari jeltzaleek gainontzeko Taldeen babesa lortzen saiatuko dira, bereziki Euskadiko ordezkariena, Senatuko tramitea gainditzen duten Euskadiko inbertsioei eragiten dieten emendakinak Kongresuak berretsi ez ditzan eta 2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorretako Lege Proiektuan sar ez daitezen. Horien artean daude aipatutako BIMEP eta Lanbideri kendutako 26,6 milioien kasua, azken hau Aurrekontuetan kontsignatuta agertzen da Estatuak Hobetuzekin hartutako zor bat ordaintzeko.

Alderdi Eguna 2018
Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi

  Agenda

2018/09/25 11:00

Itxaso Atutxa

   Bilboko Herri Irratia 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA