Aberri Eguna 2018 - Jaia Iruditan

Prentsa Aretoa

Berriak

2018/10/11

Poliziaren gehiegikeriari buruzko Legea erreformatzea bultzatu dute EAJ-PNVk eta PSE-EEk Eusko Legebiltzarrean

Testuak blindatu egiten du biktimen erreparazioa, eta zenbait aldaketa dakartza, Eusko Jaurlaritzaren eta espainiar Gobernuaren artean adostutakoak. Horrela, azken horrek arauaren aurkako konstituzio-aurkakotasuneko errekurtsoa erretiratuko du. “Aldaketa oso puntualak dira, eta ez dute Legearen funtsa aldatzen: injustuki ahaztutako biktimak aitortzea eta erreparatzea. Sendotu egingo ditugu Legearen izaera asistentziala eta haren berme juridikoak”

rss Ezagutzera eman
Poliziaren gehiegikeriari buruzko Legea erreformatzea bultzatu dute EAJ-PNVk eta PSE-EEk Eusko Legebiltzarrean

ARGAZKIA JAITSI

Lege proposamena gaur goizean aurkeztu dute Ganberako erregistroan Iñigo Iturratek eta José Antonio Pastorrek, Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak taldeen izenean, urrenez urren. Ekimenaren xedea da poliziaren gehiegikerien inguruko euskal Legea erreformatzea. Horretarako, artikuluetan sartu dituzte Eusko Jaurlaritzak eta espainiar Gobernuak adostutako aldaketak, Legeak segurtasun juridiko handiagoa izan dezan. Horri esker, ekidin egingo da Konstituzio Auzitegiak Legea bertan behera uzteko aukera. Aldaketa puntualak dira, arauaren jatorrizko zentzua “argi eta garbi” utzi eta berretsi egiten dutenak. Legearen helburua da 1978 eta 1999 urteak bitarteko poliziaren gehiegikeriak jasan zituzten biktimak aitortzea eta erreparatzea.

“Beti nahi izan dugu biktimen interesa lehenetsi, bestelako ardura judizialez haratago (adibidez, gertatutakoa argitzea edo errudunak identifikatzea). Egon badauden biktimak dira, ikusi ez ditugun arren, eta beste guztiek bezala, orain arte izan ez duten aitortza eta babesa merezi dute. Hori izan da, eta ez besterik, legearen izpiritua. Gure asmoa ez da inoiz izan botere judiziala ordezkatzea edo haren eskumenak inbaditzea. Baina hainbat eremutan piztutako zalantza eta zuhurtziak ikusirik, horiek konpondu nahi izan ditugu, eta Legea babestu. Erreformak egingo ez bagenitu, irteerarik gabeko kalezulo batean sartuko ginateke, eta zapuztu egingo genituzke kolektibo baten itxaropenak, jakinda kolektibo hori babesgabe sentitu dela botere publikoen aldetik”, defendatu dute sustatzaileek.

Lakuak eta Madrilek uztailean adostu zituzten aldaketak, bi taldeek aurkeztu berri dituztenak. Eragina dute hiru artikulutan eta seigarren xedapen gehigarrian. Zehazki,  “egitateak argitzeko” esan beharrean, beste adierazpen batzuk gehitzen dira, “espedienteen ebazpen osoena” bilatzeko; gainera, idazkera berrian, babes handiagoa ematen zaie balizko biktimarioei, horien ohore-eskubidea, errugabetasun presuntzioa eta intimitate-eskubidea zaintzeko. “Gure eskumenen esparruan posible genuen legerik onena egin dugu, epaileei dagokien lana gure gain hartu gabe. Ez genuen lehen hartu, eta orain hori berretsi dugu”, esan dute bi alderdiek.

Uztailean, Euskadiko eta Espainiako gobernuek topaketa egin zuten, zehaztutako aldaketak adosteko. Espainiako Gobernuko presidenteak, Pedro Sánchezek, konpromisoa hartu zuen Mariano Rajoyk Konstituzio Auzitegian legearen aurka aurkeztutako errekurtsoa erretiratzeko. Baina errekurtsoa erretiratuta ere, badago aukera goi auzitegiak bere analisiei eusteko eta arauaren inguruko ebazpenik emateko. Konstituzio Auzitegiak atzera bota aurretik erreforma onartu ahal izateko, Lege proposamena sinatu duten taldeek premiaz tramitatzea eskatu dute.

Iturratek eta Pastorrek gainontzeko taldeei eskatu diete kolektibo horren erreparazioaren alde egin dezatela, proposamena babestuz. “Biktima guztiak aitortu egin behar dira, gure eginkizuna da hori posible egitea”.

 

Legea iragan legealdian onartu zuen Legebiltzarrak, EAJ-PNVren eta PSE-EEren babesaz, EH Bilduren abstentzioaz eta PPren eta UPyDren aurkako botoaz. Hilabete batzuen buruan, artikulu batzuk bertan behera geratu ziren, Mariano Rajoyren Gobernuak –eskumen-inbasioa ikusirik- jarritako konstituzio-aurkakotasuneko errekurtso baten ondorioz.

Alderdi Eguna 2018
Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi

  Agenda

2018/10/24 09:00

Andoni Ortuzar

   TVE-1. Los desayunos de TVE 

2018/12/03 09:30

Andoni Ortuzar

   ETB-1. Egun on Euskadi 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA