Peio Etxeleku, EAJren presidenteak Peio Abeberry eta Isabelle Auzemery hautagaiak sustengatzen ditu Biarritzeko kantonamenduan

Christophe Lamboley Depoire, EAJren alderdikideak ere parte hartuko du hautagai ordezko bezala, Maïna Touranchet-ekin batera
Peio Etxeleku, EAJren presidenteak Peio Abeberry eta Isabelle Auzemery hautagaiak sustengatzen ditu Biarritzeko kantonamenduan
11 Ekaina | IBB

Departamenduko hauteskundeen lehen itzulirako egun batzuk lehenago, presidente bezala ordezkatzen duen EAJk, sostengu ematen die Peio Abeberry eta Isabelle Auzemery hautagaiei. Christophe Lamboley Depoire, EAJren alderdikideak ere parte hartuko du hautagai ordezko bezala, Maïna Touranchet-ekin batera.

Gaur bere arrakastaren alde txarrak pairatzen ditu Biarritzek. Herritar anitzek ezin dute gehiago bertan bizi, bere erakargarritasun ikaragarriarengatik. Aurreikusiak izanak ez diren zailtasunak bizi ditu hiriak, bizitegi edo mugikortasunaren alorretan. Arduradun politikoen belaunaldi berri baten dinamismoa eta tokiko indarren beharrean da Biarritz, eredu berri bat eraikitzeko: bizitegi batean hobekiago izateko, hobekiago ibiltzeko, lanean hartzeko hobekiago eta belaunaldien artean elkarrekin hobekiago bizitzeko. Elkarretaratzerako hautagaitza honek obratu beharreko aterabide nahiko eta egingarriak plazaratzen ditu: bizitegiaren Grenelle edo Batera, belaunaldien arteko etxea, 400€ko bizikleta txekea, zirkuitu laburrak, kirol-osagarria …

Euskadin hobeagoa finkatzea, oso baikorra izango litzateke Biarritzentzat. Astelehen honetan, Ekainaren 7an, Biarritz eta Donostiaren artean izenpeturiko lankidetza adibide argi bat da. «Mugazgaindiko» harreman horietan, punttaren punttan da EAJ. Euskal Autonomi Erkidegoko lehen alderdi bezala, euskal erakunde eta hiri nagusien buru da EAJ, Bilbon, Gasteizen edo Donostian. Eneko Goia, Donostiako auzapezarekin abiatu diren lankidetzak erakusten du hor ere egiazko nahikeri bat, egitasmo egingarri eta bateratzailea: bi hirien arteko ibilbide lotura zuzena, kultur lankidetza indartuak, Biarritzen parte hartzea Donostian antolatutako Cook & Fashion gertakari ospetsuan.

PARTEKATU