Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Prentsa Aretoa

Berriak

2017/05/15

Parlamentuak 2015 urtean ustelkeriaren kontra onartu zuen kodea aplikatzea eskatu du Izaskun Bilbaok

Europako Parlamentuko ALDE taldeko Presidenteorde Izaskun Bilbao Barandicak deitoratu du Europar Batzordeak Europar Batasunaren baitan ematen diren ustelkeria kasuak alderatzeko datuak argitaratzeari utzi izana, EAJ-PNVren proposamenez, arazo horri aurre egiteko Euroganberaren baitan Europa mailako kodea eskatzeko akordioa egon dagoen arren.

rss Ezagutzera eman
Parlamentuak 2015 urtean ustelkeriaren kontra onartu zuen kodea aplikatzea eskatu du Izaskun Bilbaok

ARGAZKIA JAITSI

Era berean aldarrikatu du izapideak sinplifikatzea eta Europako laguntzak jasotzen dituzten erabiltzaileen zama administratiboak arintzea, baina azpimarratu du hobekuntza horien bien onurak laguntzak jasotzen dituztenengana iritsi behar direla.

Euskal eurodiputatuak ekarpen hauek egin ditu Europako Parlamentuak Batasunaren interes finantzarioak babesteko eta Europako funtsak izapidetzeko eta erabiltzeko orduan, iruzurraren kontra egiteko urtero egin ohi duen eztabaidan. Izaskun Bilbaok ezinbesteko jotzen du Europa osoan ustelkeria borrokatzeko irizpideak homogeneizatzea, aurreratuen dauden administrazioek arazorik gehien dituztenen hobekuntza babesterik izan dezaten. Printzipio honek jeltzaleak eraman zituen Europa mailan ustelkeriaren kontrako kode bat ezartzeko proposamena planteatzera. Ideia hori Europako Parlamentuak berak onartu zuen. Jeltzaleen proposamenak, EAJ-PNVk txosten honi aurkeztu zitzaion hamaikagarrenak, hiru proposamen jasotzen zituen: estatu kideetan ustelkeriak duen presentziari buruzko adierazle sistema gardena sortzea, ustelkeria desagerrarazteko eman diren aurrerapausoak argitaratzea eta urtero txostena aurkeztea gaitz honen egoerari buruz Europa mailan.

Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Andoniren Bideobloga

Alderdi Eguna 2017
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA
Elkarrizketak - Gure Burukideak
Jarrai iezaguzu Telegramen

  Agenda

2017/11/24 09:00

Joseba Egibar

   Radio Euskadi 

2017/11/24 12:00

Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguneko Adierazpenaren irakurketa

Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak, Mireia Zarate EBBko idazkariak eta EAJ-PNVko legebiltzarkide Maialen Gurrutxaga, Rakel Molina  eta Gorka Álvarezek  Euskadi Buru Batzarrak Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren kariaz  prestatu duten adierazpena irakurriko dute.

Irakurketa EAJ-PNVren Bilboko egoitzaren aurrean egingo da, Pedro Ibarretxe kalean.

   Sabin Etxea aurrean. Pedro Ibarretxe Kalea 

2017/11/24 19:00

Euzko Gaztedik bere VII. Bilera Nagusia egingo du asteburuan Zarautzen

EGIren VII. Bilera Nagusia ostiralean, 19:00etan Zarauzko Antoniano Ikastetxean egingo den ekitaldi politikoarekin hasiko da. Bertan hitz egingo dute Ainhoa Usandizaga EGikideak eta EBBko presidente Andoni Ortuzarrek.

   Antoniano Ikastetxea. Zarautz  

Twitter

Facebook

YouTube

Flickr