Osasuneko sailburuak maskararen erabileran egin du azpimarra, kutsatzeen goranzko joeraren aurrean

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak maskararen erabileran egin du azpimarra, kutsatzeen goranzko joeraren aurrean. “Maskara erabili behar dugu. Txertoarekin batera, COVID-19aren aurkako tresnarik eraginkorrena da”, nabarmendu du. Hala adierazi du gaur goizeko Gobernu Kontseiluaren ostean eskainitako prentsaurrekoan
Osasuneko sailburuak maskararen erabileran egin du azpimarra, kutsatzeen goranzko joeraren aurrean
26 Urria | Eusko Jaurlaritza

Sailburuak azaldu duenez, Euskadin goranzko joera ikusten ari da kutsatzeetan eta 14 egunetan metatutako intzidentzia-adierazlean. Adierazle horrek 12 egun daramatza etengabe hazten, eta litekeena da hazten jarraitzea. "Goiz da olatu berri baten aurrean gauden eta osasun-sisteman eragin handia izango duen zehazteko", adierazi du. Ospitaleratzeei dagokienez, igoera ikusten ari da, baina ez Zainketa Intentsiboetako Unitateetan. "Ikusten duguna da igoeraren intentsitatea lehen ezagutu duguna baino askoz txikiagoa dela, txertaketari esker, hein handi batean. Txertaketa da aurreko goranzko joerako egoerekiko aldea markatzen ari dena”, esan du.

Txertaketari dagokionez, Gotzone Sagarduik esan du,une honetan, Euskadin 1.776.000 pertsonak baino gehiagok dutela COVID-19aren aurkako txertoaren jarraibide osoa, 12 urtetik gorako biztanleen % 89,8k; are gehiago, hirugarren dosi bat ematen ari dira. Osasun sailburuak zifra horiek «lorpen sozialtzat » jo ditu, baina txertoa jarri ez duten pertsonak, edozein arrazoi dela medio, beren osasun-zentrora deitzera deitu ditu  edo Osakidetzaren webgunearen bidez hitzordua eskatzera.

Ildo horretan, datu pare bat nabarmendu ditu: 30-39 urteko kolektiboan jarraibide osoa % 81,8koa da, eta 20-29 urteko pertsonen kasuan, txertaketa-jarraibide osoa % 77,5ekoa da. “BADAGO HOBETZEKO TARTEA. Osasun indibiduala hobetzeko marjina, baina baita kolektiboa ere” azpimarratu du.

Iturria: Irekia

PARTEKATU