Next Euskadi
Posta Bidezko Botoa

Prentsa Aretoa

Berriak

2019/03/15

Ortuzarrek salatu duenez “PPk eta Bilduk estrategia ondo planifikatuta dute” Urkullu Lehendakaria eta EAJ desgastatzeko

EBBko presidenteak oposizioari deitoratu dio Euskadin,“Madrilgo moldeak” kopiatu izana, eta baieztatu du Darpónek sailburu izaten jarraituko lukeela “Rajoyren kontrako zentsura mozioa babestu ez bagenu edo Bilduk aurrekontuen negoziaketan egin zigun xantaia onartu bagenu”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

OHARRA: Elkarrizketaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.

Andoni Ortuzarrek, Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak, gaur salatu du “PPk eta Bilduk” planifikatutako estrategia “bere helburu bakarra delarik Urkullu Lehendakaria eta EAJ desgastatzea”, azken inkesten arabera eta hurrengo hauteskundeei begira euskal gizartearen babes handia jasoko duen alderdia. Radio Euskadi irratiari eskaini dion elkarrizketan, Ortuzarrek deitoratu du helburu partidista hori lortzera begira oposizioa, Euskadin, “Madrilen egiten ari den politikak planteatzen duen eredu ez eraikitzailearen kopia txarra” egiten ari dela “oposizioa espainiarren erara”. Estrategia zital horren barruan kokatu du Ortuzarrek Osasun sailburu Jon Darpón dimisioa aurkeztera eraman duen eraso eta suntsitze kanpaina bidegabea.

“Ez ditut ezkutatu nahi Osakidetzaren LEPean arazoak eman direla, aitortzen dut arazo larria dela eta ikertu eta konpondu beharra dagoela, eta jarrera irregularrak eman direla erakusten bada, asumitu beharko dira eta neurriak jarri beharko dira berriro gerta ez daitezen”, esan du jeltzaleen buruak. “Baina hori zen, hain zuzen, Darpón sailburua egiten ari zena. Gauza bat dago argi baino argiago geratu dena: Madrilen zentsura mozioa egon ez balitz edo guk aurrekontuen negoziaketaren inguruan Bilduk egin zigun xantaia onartu bagenu, gaur Darpón bere bulegoan egongo litzateke Osakidetzaren LPEan gertatu dena gertatuta”. Ortuzarrek argi dauka oposizioa mugiarazten duena ez dela Osakidetzaren LPAn gertatu dena ikertzea, baizik eta Jaurlaritza eta EAJ desgastatzea. “Iragan astean Lehendakariari exijitu zioten sailburua kargugabetzea eta esan zuten horrekin dena konponduko zela, baina atzo oposizioko bozeramaileek egin zituzten adierazpenak irakurrita, arazoa ez da sailburua, baizik eta Lehendakaria. Lehendakaria suntsitu nahi dute gizartean oso izen ona duelako eta baita EAJ, gizartearen babes handia duelako”. Bildu-PP alderdiek partekatzen duten estrategiaren beste adibide bat: “Atzo Arabako Batzar Nagusietan txapuza handia egin zuten zerga arauen aldarazpenarekin. PP eta Bildu elkartu dira, zergek izan behar dutenei dagokienez mutur banatan dauden alderdiak. Baina izorratzeko, hori bai, elkartu egiten dira. Hor ez dago arazorik argazkian elkarrekin agertzeko. Begira, bestela, zer nolako eskandalua sortu zen Gabonetan Otegirekin argazki bat egin genuelako eta gogoan izan Idoia Mendiak ere zer une txarra pasatu zuen, baina ez dago arazorik Eusko Legebiltzarrean Bildurekin bat egiten baduzu, atzo bezala. Estrategia planifikatu bat dago Bildu eta PPren artean Jaurlaritzari eraso egiteko eta bakoitzak bere esparruan burua atera ahal izateko. PPk eta Bilduk ematen duena baino gehiago hitz egiten dute elkarrekin. Ez dira argazkietan irteten baina atzetik bai hitz egiten dutela eta beraiek kontatzen dute, gainera. Baina argi daukagu halako jarrerak gizarteak zigortuko dituela”.

Ortuzarrek Jon Darpónen jokaera defendatzeko hitz argi eta sendoak esan ditu. “Berak ez dio Jaurlaritzari arazorik eragin nahi. Ez dago eroso, jakina, baina jakin daki zer suposatzen duen gaitzespen batek eta horren atzetik zer etorriko litzatekeen berak karguan jarraitzekotan: zentsura mozioa hauteskunde kanpainan. Hauteskunde garaitik kanpo ere gauzak zailak badira, hauteskunde kanpainak tartean daudenean gauzak are konplikatuago jartzen dira. Darpónek erabaki hori hartu du eskuzabaltasun handiz eta Gobernuaren ongian pentsatuta, baina baita Osakidetzaren ongian pentsatuta ere. Oposiziotik gehien harritzen gaituena da Osakidetza hitzetik hortzera errepikatzen dutela, baina ahaztu egin omen dute Osakidetza Euskadiko Enpresarik nagusia dela, 30 mila inguru pertsona hartzen dituela, egunero zuzendu behar dela, ospitaleak ireki behar direla, osasun zentroak martxan jarri behar direla eta zuzendaritza sendo eta finkoa behar dela horretarako. Baina oposizioa egiten ari dena da egunero zuzentzeko gaitasun hori ahultzen saiatzea”, deitoratu du.

Darpónen dimisioaren ondoren eta Aurrekontuak onartu ez arren Urkulluren Jaurlaritzak legealdia amaitzeko moduan egongo ote den galdetuta, Ortuzarrek argi baino argiago hitz egin du. “Bai eta bai. Bai, suntsitzeko asmoarekin elkartzen den oposizioa delako baina ez dira elkartzeko gai gauza batzuk mahaian jarri behar direnean. PP, Bildu eta Podemos ezin dira elkartu elkarrekin gobernatzeko, ez dutelako horretarako gaitasunik. Egia da legealdia amaitzeko geratzen den denbora honetan gauzak zailago egongo direla, konplikatuago egongo dela, batez ere ikuskizun mediatiko horiengatik. Azken finean, honek guztiak zerikusia dauka Teleberrietan eta informatiboetan irtetearekin eta ez Osakidetzaren LEPean aurkeztu diren pertsonen interesekin, gai horrek, azken finean, oposizioari berdin diolako”.

Andoniren Bideobloga

Next Euskadi

  Agenda

2019/03/21 09:30

Itxaso Atutxa

   ETB-1. Egun on Euskadi 

2019/03/21 12:30

María Eugenia Arrizabalaga

   Cadena SER Gipuzkoa 

2019/03/21 22:00

Aitor Esteban

   TVE-La noche en 24 h. 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Alderdi Eguna 2018
Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA