Prentsa Aretoa

Berriak

2018/03/07

Ortuzarrek Mexikoko enpresariei esango die Euskadi dela “Europan sartzeko aterik onena”

Euzkadi Buru Batzarreko presidentea eta Mikel Burzako burukidea Mexiko DFra iritsi ziren atzo, non harreman politiko, ekonomiko eta afektiboz betetako agenda eramango duten

rss Ezagutzera eman
Ortuzarrek Mexikoko enpresariei esango die Euskadi dela “Europan sartzeko aterik onena”

ARGAZKIA JAITSI

Oharra: Bileren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.

Ortuzarrek eta EBBren barruan kanpo harremanetarako burukide arduraduna den Mikel Burzakok atzo hasi zituzten Mexikon egingo dituzten bilerak, eta lehen topaketa hauek erabat politikoak izan ziren. Eguerdian, Ortuzar Mikel Arriolarekin batzartu zen, euskal jatorriko mexikarrarekin, uztailaren 1ean egingo diren makro-hauteskundeeetan PRI alderditik (Partido Revolucionario Institucional) Mexiko hiriko Gobernuko presidenterako hautagaia izango dena. Aurreko urtera arte, Arriola Mexikoko Aseguru Sozialeko titularra izan zen . “ Mexikoko egoera politikoa aztertu dugu, hau da, alderdi nagusien estrategiak eta indarguneak, PRIrenak bereziki, laster egingo diren hauteskunde handi hauei begira” azaldu du Ortuzarrek Mexikoko hiriburutik. “Arriola, 2016an, Euskadira etorri zen bisitan Mexikoko gobernuko ordezkari gisa eta aitortu digu orduan ere harrituta geratu zela Euskadiko osasun sistema unibertsalarekin” gaineratu du EBBko buruak. Ortuzarrek bidaiaren kronika pertsonala egin du Facebook-en duen orrian (www.facebook.com/andoniortuzar). Arratsaldez, Ortuzar eta Burzako, Ivonne Ortegarekin, Mexikoko politikagintzako erreferente garrantzitsuenetako bat denarekin batzartu dira. Ortega gaur egun da Mexikoko Batasuneko Kongresuko diputatua,PRIko idazkari nagusi eta Yucatán Estatuko gobernadore izan ondoren.

Gaur, asteazkena, ekonomiak markatutako agendak gidatuko du ordezkari jeltzaleen eguna. Goizez, Ortuzarrek eta Burzakok lan bilera izango dute Mexikon bizi diren Euskadiko hogeita hamar bat enpresarirekin. Eguerdian, EBBko presidenteak eta Kanpo Harremanetarako burukideak Europan inbertitzeko interesa duten berrogeita hamar bat Mexikoko enpresarirekin bazkalduko dute. Bien bitartean, ordezkari jeltzaleek Europako Batasunak Mexikon daukan Ordezkaritza bisitatuko dute. Enpresariekin egingo dituzten topaketa bietan Pedro Luis Uriarte izango dute ondoan, gaur egun Euskadiko Ekonomia Itunaren defendatzailerik sutsuena. “Lehenagoko kontaktuetan Trumpi dioten beldurra antzeman diet. Harresia, AEBn sartu nahi diren produktuei muga-zerga berriak ezartzeko asmoa,edo bi herrialdeen artean eta Kanadarekin daukaten Merkataritza Libreko Itunaren gaineko negoziazioa dira hemendik urduritasuna sortzen duten gaiak. Guk denei berretsiko diegu Europa, bere arazo guztiekin ere, alternatiba ona dela beraientzat AEBk edo,hobeto esanda Trumpek horrenbeste arazo jartzen dizkienean. Gauza bat bai adieraziko diegu argi eta garbi, Europan sartzeko orduan, Euskadi dela aterik onena”, baieztatu du Ortuzarrek.

Maila goreneko harreman politikoek ostegun goizean jarraituko dute. Goizean, Ortuzar eta Burzako Damián Zepedarekin PAN ( Partido de Acción Nacional) alderdiko presidentearekin batzartuko dira. Egun bereko arratsaldean De Morena presidentearekin ( Movimiento de Regeneración Nacional) eta Mexikoko presidentetzarako hautagai nagusia den Andrés Manuel López Obradorrekin batzartuko dira.

Ostiral goizean, burukide jeltzaleek Colegio de las Vizcaínas izeneko Ikastetxea bisitatuko dute, 1767an Mexikon bizi ziren euskaldunek sortutako ikastetxea, berrikitan bere sorreraren 250. urteurrena ospatu duena. Arratsaldez, Ortuzar eta Burzako Mexiko DFko Euskal Etxean izango dira, azken hilabeteotan ere bere sorreraren 110. urteurrena ospatu duelarik. Euskal diasporarekin egingo den topaketa hunkigarri honetan, Ortuzarrek hitzaldi bat eskainiko du `Euskadi Nazio Europan´ izenburupean.

Larunbat eguerdian, Ortuzar eta Burzako Mexikoko alderdikideekin batzartuko dira. EAJ-PNVk Mexiko DF-n dauka Euskadiz kanpoko bost Erakundeetako bat (beste lauak daude Buenos Aires, Santiago de Txile, Caracas eta Madrilen).

Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi
Aberri Eguna 2018

  Agenda

2018/07/18 08:30

Joseba Egibar

   Onda Vasca 

2018/07/19 09:00

Andoni Ortuzar

   Radio Euskadi 

2018/08/07 09:00

Jokin Bildarratz

   Radio Euskadi 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA