Ortuzarrek Europari premiatu dio nazio errealitateei “konponbidea eta lekua ematea” “apurtu edo zatitu baino, Batasuna aberastu egiten dutelako”

EBBko presidente eta EAD-PDEko presidenteordeak Erroman baieztatu du Euskadi moduko nazio errealitate horiek ez dutela “EB apurtzen edo zatitzen”, Batasuna bera aberastu egiten dutelako

Ortuzarrek Europari premiatu dio nazio errealitateei “konponbidea eta lekua ematea” “apurtu edo zatitu baino, Batasuna aberastu egiten dutelako” 08Abenduak
2017
2017 AbenduaK 08 |
EBB

PARTEKATU

OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.

Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak gaur aldarrikatu du Europako Batasunak “konponbidea  eta lekua ematea” bere baitan “sustrai historikoez gain bokazio europazalea duten nazio errealitateei”. Euskadi bezalako errealitateak “EB zatitu edo haustu baino, aberastu egiten dutenak”. Ortuzarrek Europako Alderdi Demokratako presidenteorde gisa hitz egin du gaur EAD-PDE Erroman egiten ari den gailurrean. Ortuzar Kontseilu horretara bidaiatu den EAJ-PNVren ordezkaritza osatzen du Iñigo Urkullu Lehendakariarekin, Joseba Aurrekoetxea Antolakuntza Arloko burukidearekin, Kanpo Harremanetarako burukide Mikel Burzakorekin eta talde jeltzalearen Kanpo Harremanen Batzordeko arduradun Jose Mari Etxebarriarekin.

Ortuzarrek EAD-PDEren gailurrean elkartu diren Europako agintariei eskatu die (hauen artean Italiako lehen ministro Paolo Gentiloni) Europako hainbat Estaturen baitan burujabetasun handiagoa eskatzen ari diren mugimenduekin “ez nahastea”. “Jakin dakit halako gatazka politikoak oso kezka handia eragiten ari direla Europako Estatu nagusien artean, Europako proiektuaren oraingo egitura mehatxatzen dituzten mugimendutzat jotzen dituztelako” aitortu du Ortuzarrek, baina era berean argi utzi nahi izan duenez “halako ekimen gehienek nortasun aldarrikapenei eta sustrai historiko eta kulturalak dituzten nazio errealitateei erantzuten diete, baina, aldi berean, oso bokazio europazalea dute”. Eta adibide modura azaldu du euskal nazioaren eta EAJren  aldarrikapena. “Datorren urtean beteko da La Hayako Kongresuko 70. urteurrena, zeinetan nire alderdiak, Euzko Alderdi Jeltzaleak , Euskal nazioak europaren eraikuntzan parte hartze aktiboa eta zuzena izatea planteatzen zuen. Testuinguru horretan, Ortuzarrek EB animatu du, maila anitzeko gobernuaren barruan, Europako Batasuna apurtu edo zatitu baino, aberasten duten nazio errealitateei konponbidea eta tokia ematea. Batasuna aberasten dute bere sorreratik duen ezaugarrian, hain zuzen; bere nazio aniztasunean, kulturen, hizkuntzen aniztasunean eta sustrai sakon eta historikoetan oinarrituta”.

Ortuzarrek begi onez ikusi du azken asteotan Batasunaren etorkizunaz eman den “euro baikortasun” giroa, norabide onean hartu diren azken erabakiei esker.“Europa sendoagoa lortzeko norabidean“ hartu dira, besteak beste Europako Egonkortze Funtsaren inguruan eta Batasun Ekonomikoa eta Monetaren Batasuna indartzeko  hartutakoak. Dena dela, Europak erronka handiei ekin behar die eta hainbat arrisku daude Europako proiektua mehatxatzen dituztenak. Hortik dator, hain zuzen, proiektua biziberritzeko beharra. Biziberritze hori, Ortuzarren ustetan “hiru dimentsiotan aplikatu behar da: Estatuen presentzia handiagoa nazioarteko terrorismoa borrokatzeko lanean, gure gizarteetako segurtasuna, etorkinak, errefuxiatuak, ziberespazioko erasoak eta klimaren aldaketa moduko gaietan”; pertsona proiektuaren helburu nagusi bihurtzea “politika inklusiboak diseinatuaz, Europako hiritargo osoarentzat are ongizate handiagoa ekarriko duen dimentsio ekonomikoa hartuaz, bereziki  egoera ahulenean daudenen alde eginez”, eta biziberritze politikoa populismo eta agintekerien mehatxuen aurrean. “Uste dut bilatu behar dugun beste gauza dela zuzenean Europako Batzordeko Presidentea aukeratu ahal izatea eta mugaz gaindiko zerrendak osatzeko aukera aztertzea” proposatu du Ortuzarrek.

 

Interesatu Zaitez