Prentsa Aretoa

Berriak

2017/07/31

Ortuzarrek aldarrikatu du “Euskadi gaur duela hamabi hilabete baino gehiago dela” EAJk Madrilen lortu duenari esker

EAJ-PNVren fundazioaren 122. urteurrenaren kariaz egin den ospakizunean, EBBko presidenteak baieztatu duenez “jeltzaleok aberrigintzari ekin diogu beti, azken hilabeteotan ere bai, hemen eta Madrilen”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.

Euskadiko ikasturte politikoa urtero ixten duen ekitaldian, Ortuzarrek azken ekitaldiaren balantzea egin du, bereziki bizia izan dela gogoan izanik. Eta horretarako ekarri du gogora 2016ko San Inazio egunean Euskadirentzat eta Alderdiarentzat bi helburu nagusi azpimarratu zituela: Euskadin, enplegu gehiago eta hobea sortzea; EAJren baitan, hauteskunde autonomikoetatik onik irtetea. “Gaur esan ahal dugu ‘helburua lortu dugu’. Hauteskunde haietatik oso ondo irten ginen, Euskadiko erakundeak egonkor daude. Inguruko hainbatek beraientzat nahiko luketen egoera onean gaude. Gure ekonomia suspertze bidean dago. Azken aste honetan albiste onak jaso ditugu, ekonomiak gora egin du eta langabeziak behera egin du. Hori bai dela albiste ona, langabeziak behera egin duela. Iaz, %12,5eko langabezia genuen, aurten %11,2koa. Langabezia puntu luze bat beherago dago. Eta puntu horren atzetik milaka euskal herritar daude, azken hilabeteotan lanpostua aurkitu dutenak”. Ortuzar, hori bai, ez da bere burua ederrestera mugatu eta ez ditu ahaztu nahi izan oraindik langabezia egoeran dauden 114.300 pertsonak. “Pertsona horiek guri begira daude eta zerbait espero dute. Eurak eta une honetan lanpostua arriskutan ikusten dutenak, beren enpresak egoera txarrean daudelako: CEL, Xey, La Naval, Edesa-Fagor, General Electric, Ofita…… Kezkatuta gaude egoera horiekin baina, batez ere, lanpetuta egon behar dugu”, esan du.

Ortuzarrek iazko beste aipu bat ekarri du gaurko ospakizunera, “Alderdi hau Euskadiren alde lan egiteko sortu zen”, eta aldarrikatu duenez “lan horri ekin diogu beti, eta azken hilabeteotan ere bai. Hemen eta Madrilen. Eta ondo joan zaigu. Gauza handiak lortu ditugu Kontzertu Ekonomikoa babesteko, kupo bidezkoa ordaintzeko, merezi ditugun tren azpiegiturak izateko, gure enpresak argindarraren prezioarekin zigortuta egon ez daitezen, Lemoiz berreskuratzeko, Ertzaintza Europa mailan konektatuta egon dadin eta benetako polizia integrala izan dadin... Hori dena eta gehiago lortu dugu Madrilen egin dugun negoziaketa gogorrean”. Puntu honetan, EBBko presidenteak edukia auzitan jarri ez arren Madrilen izenpetutako akordioa eraso dutenei erantzun nahi izan die. “Ez dira lortutakoa kritikatzera ausartu, eta aurpegiratu digute gaur egun Moncloan dagoenarekin negoziatu dugula. Antza denez, beraientzat garrantzitsuagoa da Moncloan non esertzen den, gure herrikideen interesak defendatzea baino, euskal herritarren ongizatea defendatzea baino. Hor konpon! Beraiek jakingo dute zer nahi duten. Gure ardurak dira Euskadi eta Euskadiko herritarrak. Eta berdin dio Moncloan nor dagoen, guk lan egingo dugu Euskadiko gaiak Euskadin erabaki ahal izateko. Politika, ekonomia eta azpiegiturak, ahal den neurrian, Madrilen baino, Euskadin erabakitzeko. Eta bide onetik goaz. Akordio horri esker Euskadi duela urte bete baino gehiago da. Hori da gure eredua: Euskadirentzako gauzak lortzea, gure autogobernua indartzea, mendekotasunetik gero eta libreago egotea, Herri gisa askeago izatea. Gure interes bakarra Euskadi da eta gure muga bakarra, euskal gizarteak egiten ari garena ulertzea eta babestea. Eta benetan uste dut hori ulertzen eta babesten duela”, adierazi du.

Etorkizunari begira, Ortuzarrek esan du baikor dagoela euskal nazioaren etorkizunari begira. “Uste dut Herri gisa etorkizuna badugula eta etorkizun horretan aurkituko dugula beti aldarrikatu dugun askatasuna, guk geuk erabaki ahal izango dugula non egon nahi dugun eta zer izan nahi dugun”, esan du Euskadiko gazteak lan horri ekitera gonbidatu baino lehen. “Euskadik merezi du esfortzua egitea. Eta merezi du Euskadiren aldeko lan hori EAJren baitan egiteak. Herrigintzan jarraitu behar dugu, ondo bizitzeko, bertan geratu nahi duenak enplegu duina eta etxebizitza duina izan dezan, eta joan nahi duenak etxera bueltatzeko aukera izan dezan. Bere aberastasuna hemengoen eta beste herrietatik etorriko direnen artean era bidezko eta zuzenean banatzen jakingo duen herria izango gara. Herri ireki eta solidarioa. Guk nahi dugun Euskadi gure eskuetan dago, bereziki euskal gazteen eskuetan, eurak direlako orain lekukoa hartu behar dutenak”, esan du emakume eta gizon gazteei gonbitea luzatuz.

Diasporako euskal etxeetan ere San Inazio eguna ospatu da, hainbat jarduera antolatuta

Argentinan, jaiegun hori ospe handikoa da euskal etxeen urteko egutegian, zalantzarik gabe, gehien ospatu den egunetakoa izan delako herrialde horretako euskal etxe historikoak sortu zituztenen artean. Por eso algunas instituciones han organizado programas de varios días; otras, más modestamente, recuerdan el día con una celebración religiosa. Horregatik, erakunde batzuek hainbat egunetako ospakizunak antolatu dituzte; beste batzuek, aldiz, erlijio-ospakizun batez gogorarazi dute eguna.

Andoniren Bideobloga

Alderdi Eguna 2017
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA
Elkarrizketak - Gure Burukideak
Jarrai iezaguzu Telegramen

  Agenda

2017/10/23 21:00

Aitor Esteban

   Cadena Ser 

Twitter

Facebook

YouTube

Flickr