Munduko bederatzigarren hotelik onena Bermeon dago

Sollube mendiko magalean, Bermeo eta Busturia artean dago munduko hotelik onenetakoa. Bederatzigarren onena da bere kalitateagatik eta prezioagatik, TripAdvisor atariaren arabera, hain zuzen.
Munduko bederatzigarren hotelik onena Bermeon dago
01 Otsaila | Berria

Landa etxe txiki bat da, zortzi logela ditu eta inguruan dauka nekazal ustiapen ekologikoa. Espainiako hirugarren hotel txikia da eta seigarren erromantikoena. Sekretua? “Denek nahi dutena eskaintzen dugu: kalitatea, hurbiltasuna eta bista zoragarriak”

PARTEKATU