Next Euskadi

Prentsa Aretoa

Berriak

2017/07/20

Mikel Legardak adierazi duenez egiaztatuta dago Barne Saila helburu partidistarekin erabilia izan dela aurkari politikoen kontra egiteko, eta ministerioaren aldetik “erantzukizun politikoa” antzeman duela azpimarratu du

Ikerketa Batzordeko mahaiburu izan delarik, diputatu jeltzaleak baieztatu du “askotariko zantzuak” daudela esan duen hori ondorioztatzen dutenak

rss Ezagutzera eman
Mikel Legardak adierazi duenez egiaztatuta dago Barne Saila helburu partidistarekin erabilia izan dela aurkari politikoen kontra egiteko, eta ministerioaren aldetik “erantzukizun politikoa” antzeman duela azpimarratu du

ARGAZKIA JAITSI

Diputatuen Kongresuan Barne Ministerioa helburu politikoetarako erabilia izan ote den ikertzeko Batzordean EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaile Mikel Legardak “egiaztatutzat” jo du gaur Barne Ministerioan giza baliabideak eta baliabide materialak helburu partidistarekin erabiliak izan direla Jorge Fernández Díaz ministro ohiaren agintaldian aurkari politikoen kontra egiteko. Diputatu jeltzaleak ildo beretik berean gaineratu duenez “ministerioaren aldetik erantzukizun politikoa dagoela konfirmatu da”.

Horiek dira Batzordeko lanak amaitu ondoren EAJ-PNVk atera dituen ondorioak eta Talde Jeltzaleak hedabideekin partekatu dituenak.

Hedabideei eskainitako adierazpenetan, Legardak azpimarratu du “zigor terminoetan akusazioaren proba eztabaidaezinik eman ez den arren, aldi honetan askotariko zantzuak antzeman ditugu, beren artean kontraesankorrak ez direnak eta gauza bera ondorioztatzen dutenak”. “Ikerketa Batzorde honen sorrera babestera eraman gintuzten arrazoiak eta aurkari politikoak jazartzeko eta kaltetzeko irregulartasunak gerta zitezkeelako susmoak egiaztatuta geratu dira” baieztatu du.

Ikerketa Batzordeko buru izan delarik, diputatu jeltzalea oso kritiko agertu da batzordean egin diren lanekin “etenaldiak eginez” funtzionatu izan duelako Ministro ohiaren gaixotasunagatik berandu hasi zelako “Talde batzuek eragin zuten lanak geldiaraztea eta horrek eragotzi egiten zuen agerraldiei buruzko akordioa adostea; horrez gain,dokumentazioa ere ez da behar bezala iritsi”. Zentzu berean, euskal diputatuak baieztatu duenez “denbora gehiago eta lasaitasun handiagoa izan bagenu, gauzak hobetu aztertuko genitzakeen”.

Legardak berak azaldu duenez, Batzordeak onetsitako ondorioez aparte, Talde bakoitzak beretzat gorde du boto partikularrak eta zuzenketak aurkezteko aukera, eta horiek Osoko Bilkurara eramango dira aztergaien zerrendan jaso bezain laster. Euzko Abertzaleak taldeak,bere aldetik, bihar erregistratuko du Osoko Bilkuran aurkeztuko dituen ondorioen idazkia.

Next Euskadi

  Agenda

2017/12/15 08:30

Iñigo Iturrate

   Onda Vasca 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Sabin Etxea - 25 urte
Elkarrizketak - Gure Burukideak
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA