Prentsa Aretoa

Berriak

2018/07/01

Miarritzen egingo da G-7 gailurra 2019an

Lapurdiko hiriburua aukeratu dute Frantziako gobernuak eta G-7-ren antolatzaileek datorren urteko gailurra egiteko. Iragarpena Frantziako errepublikako presidente Emmanuel Macronek egin zuen. Frantziako buruzagiak azaldu zuen bilaketa prozesu osoan bere helburu nagusia izan dela “probintziako hiri baten balioa azpimarratzea eta hari ohoratzea”.

rss Ezagutzera eman
Miarritzen egingo da G-7 gailurra 2019an

ARGAZKIA JAITSI

Macronen esanetan “Miarritze oso hiri estimatua eta garrantzitsua da. Erregio osoak ahalbidetuko digu hurrengo G-7 a erarik onenean hartzea. Miarritzek behar besteko elementuak ditu gailur hau egin ahal izateko, turismo aldetik zein ostalaritza azpiegituren aldetik”. Oraindik data zehaztu ez den arren gailurra uda amaieran egingo da datorren urtean.

Lapurdiko hiri honentzat gailurra antolatzea pizgarri esanguratsua izango da ikuspuntu ekonomikotik eta turismo alorretik. Miarritzeko agintariek adierazi dute gailurrak onurak ekarriko dituela “egiten den bitartean eta ondoren ere”. Miarritzek eskarmentua dauka alor honetan, 2000an Europako gailurra bertan egin zelako eta 1994an hiribilduan batzartu zirelako Frantzia eta Afrikako goi mailako buruzagiak.

 

 

 

Alderdi Eguna 2018
Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi

  Agenda

2018/11/20 08:30

Koldo Mediavilla

   Onda Vasca 

2018/11/22 09:00

Andoni Ortuzar

   Antena 3. Espejo Público 

2018/12/03 09:30

Andoni Ortuzar

   ETB-1. Egun on Euskadi 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA