Memoriaren Egunaren kariaz gaur egin diren ekitaldi guztietan izan da EAJ-PNV

Andoni Ortuzar EBBko presidentea Bilboko Casilda Iturrizar Parkean egin den ekitaldian izan da. Iñigo Urkullu Lehendakaria bi ekitalditan izan da, Eusko legebiltzarrak Vitoria-Gasteizen egin duen elkarretaratzean eta Donostiako Miramar Jauregian egindakoan

Memoriaren Egunaren kariaz gaur egin diren ekitaldi guztietan izan da EAJ-PNV 10Azaroa 10 |
EBB

PARTEKATU

OHARRA: Buletin honen bidez jaso ahalko dituzu ekitaldi ezberdinetako irudiak, bereizmen handian.

EAJ-PNVko barne ordezkariak eta herri agintariak izan dira gaur, Euskadin, Memoriaren Egunaren kariaz egin diren ospakizun guztietan. Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidentea Bilboko Casilda Iturrizar Parkean biktimak omentzeko egin den elkarretaratzean izan da ekitaldiko buru izan duen Juan Mari Aburto alkatearekin,Bizkai Buru Batzarreko presidente andre Itsaso Atutxarekin eta Gizarte Ekintza diputatu Isabel Sánchez Roblesekin.

Iñigo Urkullu lehendakaria goizean goiz izan da Eusko Legebiltzarrean egin den ekitaldian, eta bertan omendu dira indarkeriaren biktima guztiak. Ekitaldiko buru izan dira Urkullu bera eta Bakartxo Tejeria Ganberako presidente andrea, eta ondoan izan dituzte Ramiro González Arabako Foru Ahaldun Nagusia; Pedro Elosegi Arabako Batzar Nagusietako presidentea, Gorka Urtaran Vitoria-Gasteizko alkatea,Eusko Jaurlaritzako sailburuak eta EAJ-PNVko legebiltzarkideak. Lore eskaintza egin dute eta bi minutuko isilunea egin dute Legebiltzarreko kanpo aldean kokatuta dagoen “Gauerdiko Iparrorratza” eskultura ondoan eta biktima guztiei elkartasuna, hurbiltasuna, egia, aitortza eta erreparazioa eskaintzeko piztu den pebeteroaren aurrean.

Eguerdian, Urkullu Donostiako Miramar jauregira joan da “Euskal Gizartea: Argiak eta Ilunak” izeneko ekitaldian parte hartzera. Bertan hitz egin dute eta beren lekukotasuna eman dute terrorismoaren eta indarkeriaren biktima izan diren bost alabek: Naiara Zamarreño, PPko zinegotzi Manuel Zamarreñoren alaba, ETAk 1998an eraila; Ainara Olaciregui, Eugenio Olacireguiren alaba, ETAk 1997an eraila; Sandra Carrasco, Arrasateko PSE-EEko zinegotzi Isaías Carrascoren alaba, ETAk 2008an eraila; Maider García Martín, Juan Carlos García Goenaren alaba, GALek 1987an eraila; eta Jaione San Sebastián, Alfredo San Sebastiánen alaba, 1975ean Guardia Zibilaren tiro bat jaso ondoren hil zenarena. Miramar Jauregiko ekitaldi berean izan dira Joseba Egibar Gipuzko Buru Batzarreko presidentea, Markel Olano Gipuzkoako Foru Ahaldun Nagusia, Eneko Goia Donostiako alkatea; Eider Mendoza Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea, Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea ;Ramiro González Arabako Foru Ahaldun Nagusia; Pedro Elosegi Arabako Batzar Nagusietako Presidentea; Gorka Urtaran Vitoria-Gasteizko alkatea; Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua; eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politika sailburua; Euskadiko erakundeetako beste hainbat ordezkarirekin batera.

Ondoren hitz egin du Iñigo Urkullu Lehendakariak eta bere hitzetan “giza eskubideak zatiezinak dira eta biktima guztiak onarpena eta konponketa behar dute izan”. Era berean, diluziorik, legitimaziorik eta bazterketarik ez onartzearen garrantzia azpimarratu du: “hausnarketa sakon bat ezin da generikoa izan” halaber, gaineratu duenez, “hausnarketa kritikoak ez du legitimaziorik onartzen” eta “ezin dezake inolako terrorismo, bortxakeria, ezta giza eskubideen urrapenik kanpoan utzi. Bortxakeria eta biktima guztiak onartuak izan behar dira”.

Donostian ere, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Gipuzkoako Batzar Nagusien egoitzaren aurrean egin den elkarretaratzean izan da Gipuzkoako beste ordezkari eta herri agintariekin batera, hauen artean Batzar Nagusietako presidente andre Eider Mendoza eta EBBko burukide; EAJ-PNVko bozeramaile María Eugenia Arrizabalaga; eta ondorengo batzakideak baita: Lander Ugartemendia, Nekane Iribar, Ainhoa Usandizaga eta Arantza Zubizarreta.

Udal korporazio osoak eta Eneko Goia alkateak terrorismoaren eraginez bizia galdu zuten donostiar guztiak gogoratu dituzte terrorismoaren biktimei dedikatutako monolitoan, Alderdi Eder lorategietan.

Interesatu Zaitez