Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Prentsa Aretoa

Berriak

2017/05/03

Maruri-Jatabek ibilbide osasungarriak proposatu ditu udalerriko naturguneetatik

Ohitura osasungarriak sustatzeko eta herritarren artean jarduera fisikoa sustatzeko, Udalak bi ibilbide egin eta seinaleztatu ditu udalerriko inguru naturalean

rss Ezagutzera eman
Maruri-Jatabek ibilbide osasungarriak proposatu ditu udalerriko naturguneetatik

ARGAZKIA JAITSI

Ibilbide horiek herritarren eta bisitarien artean ezagutzera emateko, Udalak bi irteera antolatu ditu maiatzerako. Lehen ibilbidea maiatzaren 6an egingo da,larunbatez, eta taldea 10:00etan irtengo da herriko Udaletxeko plazatik. 6 eta 8 urte bitarteko ibilbide gidatua izango da eta  adin guztietako pertsonentzat pentsatuta dago.

Hain zuzen ere, bakarrik,familian edo lagunartean gozatzeko moduko ibilbide atsegina izango da. Halako ibilbideek herriko ondare natural eta historikoa ezagutzera emateko balio dute eta,aldi berean, Maruri-Jatabeko herritarren artean bizimodu aktiboa sustatzen laguntzen dute udalerriko toki berezien arteko ibilbidea eginez eta oinezkoentzako dauden ibilbide seguru eta seinaleztatuak daudela aprobetxatuz.

Udalak ezagutzera emango duen bigarren ibilbidea maiatzaren 14an, igandez, egingo da. Bigarren hitzordu honetan taldea goizeko bederatzietan irtengo da udalerriko eliza aurretik.

Bigarren ibilaldia apur bat luzeagoa izango da, 13 kilometrokoa, eta parte hartzaileek udalerriko orografia eta ingurua hobeto ezagutzeko parada izango dute,besteak beste Santa Krutze eta Jata ganak. Taldeak herriko elizan hasiko du ibilbidea, Kurtzeganatik igaroko da (194 metro), Santa Kurtzera iritsiko da 380 metro) eta ondoren herriko gailurra den Jata mendira (600 metro) igoko da.

Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Andoniren Bideobloga

Alderdi Eguna 2017
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA
Elkarrizketak - Gure Burukideak
Jarrai iezaguzu Telegramen

  Agenda

2017/11/24 09:00

Joseba Egibar

   Radio Euskadi 

2017/11/24 12:00

Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguneko Adierazpenaren irakurketa

Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak, Mireia Zarate EBBko idazkariak eta EAJ-PNVko legebiltzarkide Maialen Gurrutxaga, Rakel Molina  eta Gorka Álvarezek  Euskadi Buru Batzarrak Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren kariaz  prestatu duten adierazpena irakurriko dute.

Irakurketa EAJ-PNVren Bilboko egoitzaren aurrean egingo da, Pedro Ibarretxe kalean.

   Sabin Etxea aurrean. Pedro Ibarretxe Kalea 

2017/11/24 19:00

Euzko Gaztedik bere VII. Bilera Nagusia egingo du asteburuan Zarautzen

EGIren VII. Bilera Nagusia ostiralean, 19:00etan Zarauzko Antoniano Ikastetxean egingo den ekitaldi politikoarekin hasiko da. Bertan hitz egingo dute Ainhoa Usandizaga EGikideak eta EBBko presidente Andoni Ortuzarrek.

   Antoniano Ikastetxea. Zarautz  

Twitter

Facebook

YouTube

Flickr