Aberri Eguna 2018 - Jaia Iruditan

Prentsa Aretoa

Berriak

2018/10/11

Luis Javier Telleria: “Navalentzako konponbidea Europako Batasunaren araudiaren baitan bilatu beharra dago”

EAJ-PNVk aldarrikatu du elkarlanean jardun beharra dagoela ontziolak martxan jarrai dezan. “Demagogia alde batera utzita, legeak ezarritakoarekin ados eta parte hartze publikoa ahalbidetuko duen inbestitzaile pribatua bilatzeko lana lehenetsiz. Hori da Eusko Jaurlaritza azken bi urteotan buru belarri lantzen ari den bidea”, esan du Telleriak

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Eusko Legebiltzarrak gaur aztertu ditu Sestaoko ontziolaren egoera kritikoa  eta bere itxiera saihesten lagun dezaketen irtenbideak. Eztabaidak talde guztiak batu ditu eta Ganberan oso ohikoa ez den adostasunarekin, talde politiko guztiek proposamen bat izenpetu dute Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako gobernuari  eskatzeko eskuragarri dituzten baliabide guztiak erabil ditzatela Navalen eta bere enpresa laguntzaileen jarduerari eutsi ahal izateko. Lakuari eskatu zaio erakunde publikoek jabegoan parte hartzea aztertzeko txostena egitea; txosten horrek oinarrian izan beharko luke Jaurlaritzak egin dezakeena eta egingarri dena, eta dagoeneko ari dira txosten hori lantzen, Iñigo Urkullu Lehendakariak iragan asteko kontrol bilkuran iragarri bezala.

Legebiltzarkide jeltzalea hitz egiten hasi da langileenganako elkartasuna adieraziz eta ontziolaren egoera latza gogora ekarriz, eta esan du Europako Batasunaren araudiarekin bat datozen konponbideak bilatu behar direla. Era berean gogoratu du EBk Lehendakariari bidali zion idazkia azken honek akziodunen artean sartzeko aukera aipatu zuenean. Orduan ere ohartarazi zitzaien  hala jarduteak izan ditzakeen arriskuez. Telleriak demagogiaren bidetik kanpoko eztabaida eskatu du,legearen araberako konponbide bideragarriak planteatzekoa alegia.

Une honetan erabakigarriena da talde inbestitzaile fidagarria aurkitzea, ontziola hondotik ateratzeko gai izango dena. “Ezinbestekoa da negozioa ezagutuko duten bazkide nagusiak egotea,halako egoeretan administrazioak funtsak eman ditzan eta kudeaketa lanean laguntzerik izan dezan”.

Ordezkari jeltzaleak gogora ekarri du Eusko Jaurlaritza Navalekin egiten ari den lana, alde batetik dragaren eraikuntza bermatzeko eta bestetik, etorkizuneko bideragarritasuna bermatuko duten inbestitzaileak erakartzeko. “Beste batzuen aukera premiazkoetatik harago, Jaurlaritza, Lehendakaria, Garapen Ekonomikoko Saila eta Tapia Sailburu andrea, legealdi hau eta aurrekoa daramate laguntzen, konponbideak bilatzen, urrats atzeraezinak saihesten eta akziodunak bilatzen; eta ez soilik oposizioa galdetzera edo kritikatzera datorrenean”.

Navala hartzekodunen konkurtsoan dago gaur egun eta likidazio prozesuari ekiten zaionean, esan du, Eusko Jaurlaritzak akziodunen artean sartzea planteatu ahal izango du. “Hartzekodunen konkurtsotik irten ondoren ekin dakioke berriz, ez delako izango krisian dagoen enpresa bat; ezer ez duen enpresa bat izango dugu eta, beraz, aurrera atera daitekeena, eta inbestitzaile fidagarri bat etor liteke bideragarritasun plan batekin eta hor bai, hor bai sartu ahal dira herri administrazioak I+G diru-laguntzak emanez edo enpresaren parte hartzeak bereganatuz, akzio guztien %50 baino gehiago ez badira,betiere, horrela  eginez publiko bihurtuko litzatekeelako”.

Telleriak azpimarratu du,araudiaren arabera, publifikazioa ezinezko gertatzen dela eta horregatik eskatu duela lege barruan jardutea. “Legez kanpo dagoen proposamena izateaz gain, oso aurrekari arriskutsua izango litzateke. Zergatik Navala bai eta beste edozein enpresa ez?. Enpresa estrategikotzat jotzen dugula alde batera utzita, hainbat enpresa egoera horretatik igaro dira eta igaroko dira, eta konponbidea ez omen da publiko egitea”. Zentzu honetan ohartarazi du administrazioaren eginkizuna ezin dela izan krisi egoeran dauden industria guztien kudeaketa arazoak konpontzea. “Ez badago enpresa planik edo etorkizunerako planik, administrazioak funtsak izan ditzake, hiritarrenak, baina ezin da ibili enpresa batzuetan sartzen eta beste enpresetan ez. Jaurlaritzak berdin jardun behar du guztiekin”.

Alderdi Eguna 2018
Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi

  Agenda

2018/10/22 08:30

Aitor Esteban

   Euskadi Irratia 

2018/10/24 09:00

Andoni Ortuzar

   TVE-1. Los desayunos de TVE 

2018/12/03 09:30

Andoni Ortuzar

   ETB-1. Egun on Euskadi 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA