Prentsa Aretoa

Berriak

2017/07/17

Luis Javier Telleria: “EH Bilduren premia ez da sinesgarria. Gaur uko egin dio enpresen krisiak kaltetutako pertsonen aldeko adierazpena sinatzeari”

Legebiltzarkideak EH Bilduri leporatu dio ekidin egin duela Eusko Legebiltzarrak testu bat onartzea. Testu horretan, kaltetutako langileekiko elkartasuna eta babesa erakustearekin batera, inplikatutako eragile guztiei neurriak eskatzen zitzaizkien enplegu-suntsiketa ekiditeko

rss Ezagutzera eman
Luis Javier Telleria: “EH Bilduren premia ez da sinesgarria. Gaur uko egin dio enpresen krisiak kaltetutako pertsonen aldeko adierazpena sinatzeari”

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVk EH Bilduren hipokresia salatu du. Izan ere, legez besteko proposamen bat aurkeztu du, premiaz eztabaidatzeko, hainbat euskal enpresen egoera larriaren inguruan. Baina, era berean, ekidin egin du adierazpen instituzionala onartzea. Azken horren bidez, Ganberak “kaltetutako guztiei babesa” adierazi nahi zien, eta tartean dauden eragile guztiei konponbideak eskatu “jarduera produktiboa bermatzeko eta lanpostuei eusteko”. Luis Javier Telleria legebiltzarkideak adierazi duenez, “koalizioaren ekimenaren premia bakarra Jaurlaritza kritikatzea zen, eta horretarako azkar eta latz irtetzea, Jaurlaritzari leporatzeko enpresa batzuen egoeraren ardura osoa. Horregatik egin diogu uko Mahaian kalifikatzeari, benetako asmoak bestelakoak zirelako: ez zuten Herriaren industria politikaren etorkizunaz eztabaidatu nahi, baizik eta Sailari egurra eman. Tapia sailburua gaizki ari dela esateko ez da Diputazio Iraunkorrik behar. Bilkuraldi arruntarekin nahikoa da”.

Telleriak gaineratu du bat datorrela eurekin egoera kezkagarria dela, eta horregatik, EAJ-PNVk erakunde-adierazpenerako proposamena aurkeztu diela talde guztiei. Testu hori ezin izan da onartu EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek uko egin diotelako. Aldiz, Alderdi Sozialista eta Alderdi Popularra bat zetozen adierazpen horren edukiarekin. “Kezkatuta gaude, eta horregatik adierazpen instituzionalerako proposamena. Eta lanpetuta gaude enpresa horien norabide zuzendu dezaketen eragile guztiak mugitzea saiatzen. Baita Eusko Jaurlaritza ere. Egoki deritzon kudeaketak egin ditzala eskatzen diogu, egoera honi aurre egite aldera. Penaz hartzen dugu Legebiltzar honek gaur langileei babesik adierazi ez izana, bi talde horiek uko egin diotelako. Uste dugu aukera bat galdu dugula, esateko Ganbera honek, bere eskumenen eremuan, kezka, interesa eta konpromisoa adierazten duela”.

EAJ-PNVk Ekonomiaren Garapeneko Sailak zailtasun-egoeran dauden enpresekin egiten diharduen lana defendatu du. Hilabeteetako lana, eta elkarlanean jabeekin, langileekin eta enpresa komiteekin. “Banan banan aintzat hartu ditu enpresa horietako bakoitzaren arazoak, beren eskura dauden tresnak ezarriz, balizko irtenbideak aztertuz eta betiere kaltetutakoekin harremanetan. Ez da besoak gurutzatuta gelditu, ezta beste alde batera begira ere, EH Bilduren ikuspegi katastrofistak esan bezala. Jaurlaritzak ondo planifikatutako eta definitutako industria politika du, eta emaitzak dauzka enplegu-sorreran eta hazkunde industrialean. Hori bai: ez du enpresarien lekua hartuko. Partekatutako proiektuez dihardugu”.

Parlamentari jeltzaleak gogoratu du biharko Gobernu Kontseiluak 2020 Industria Politikarako Plan berria aurkeztuko duela, eta urrian Arantxa Tapia sailburuak plan hori Eusko Legebiltzarrean aurkeztuko duela, bere eztabaida monografikorako eta onarpenerako. “Hori da benetako eztabaida, egoitza parlamentarioan eman behar dena. Eztabaida serioa eta sakonekoa, alderdi guztiok ebazpen-proposamenak defendatu eta argudiatu ahal izateko eta, azkenik, bozkatzeko. Eusko Jaurlaritzaren lan-ildoen kontra daudenek, foro horretan esan beharko dute zer proposatzen duten. Orain arte, kritikatik haratago, ez diegu proposamenik entzun. Seguraski, halakorik ez dutelako”.

Andoniren Bideobloga

Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA
Elkarrizketak - Gure Burukideak
Jarrai iezaguzu Telegramen

  Agenda

2017/09/21 16:30

2017ko Alderdi Egunaren aurkezpena

EAJ-PNVren EBBren idazkari den Mireia Zaratek, datorren irailaren 24an Forondan (Gasteiz) ospatuko den 2017ko Alderdi Egunaren egitaraua eta argibide teknikoak azalduko ditu.

   Sabin Etxea 

2017/09/25 09:00

Aitor Esteban

   Radio Euskadi 

2017/09/26 09:00

Itxaso Atutxa

   Euskadi Irratia 

Twitter

Facebook

YouTube

Flickr