Lemoiz eta Arrigorriagako batzokien kontra egin diren erasoak salatu ditu BBBk, halako ekintza justifikaezinen gorakadaren azken adibideak direlarik

Bizkaiko exekutibak baieztatu du sabotaje horiek askatasunaren eta demokraziaren kontrako erasoa direla, eta egileei eskatzen die berehala halakoak egiteari uztea
Lemoiz eta Arrigorriagako batzokien kontra egin diren erasoak salatu ditu BBBk, halako ekintza justifikaezinen gorakadaren azken adibideak direlarik
02 Ekaina | BBB

Lemoizko (Armintzako auzoan kokatua) eta Arrigorriagako batzokiak izan dira, zoritxarrez, azken hil honetan alderdi politikoen egoitzek pairatu dituzten eraso justifikazinen azken protagonistak. Erasoak Bizkaian egin dira batez ere. Ohitura deitoragarri eta lotsagarri bilakatu den honetan, ezezagunek kostako egoitza jeltzaleko hormak pintadekin margoztu dituzte Patxi Ruiz ETAko presoaren ‘egarri eta gose’ grebari erreferentzia eginez eta ‘amnistia osoa’ eskatuz. Arrigorriagaz, aldiz, mezuak ‘ Patxi S.O.S. Amnistia´ izan dira.

Azken aste hauetan halako jarduerek gorakada nabarmena ezagutu dutela ikusita, gizarte zibila eta alderdi politikoak ezin gara horren aurrean besoak gurutzatuta eta ezer egin gabe geratu, eta Euskadiko alderdi politiko guztiei eskatzen diegu salaketa honekin bat egitea. Era horretako jarduerak ez datoz bat gaur egungo gizartearen heldutasun politiko eta demokratikoarekin, eta eragotzi besterik ez dute egiten tolerantzian, aurrerabidean eta elkarbizitzan oinarritutako herrigintza eredua.

Atzo Lemoizen eta Arrigorriagan egin zirenekin, 28 dira dagoeneko Bizkaian zenbatu diren sabotajeak. Erasoak jasan dituzten beste egoitzak ondorengoak izan dira: Loiu, Abando, Larrabetzu, Artea, Areatza, Bilbo Zaharra, Deusto (birritan), Arrankudiaga, Sabindarrak (birritan Begoña, Erandio Goikoa, Ariz (Basauri), Durango, Abadiño, San Miguel (Basauri), Gurutzeta (Barakaldo), Gernika, Errepelega (Portugalete), Mungia, Algorta, Getxo Zaharra, Berango, Igorre eta Portugalete. Agerian geratu da, beraz, garaiz eta tokiz kanpo egoteaz gain ulertzerik ez dagoen halako jardueren gorakada eman dela.

PARTEKATU