Prentsa Aretoa

Berriak

2017/12/14

LeioaBlog lehiaketaren hirugarren edizioa jarriko da martxan asteburu honetan

Bizkaiko blog, Instagram eta YouTube-ko kanaletan protagonista izango dira, beste behin ere, Leioako merkatari eta ostalariak

rss Ezagutzera eman
LeioaBlog lehiaketaren hirugarren edizioa jarriko da martxan asteburu honetan

ARGAZKIA JAITSI

Gabonetako kanpaina berezia dela eta, Behargintzak Leioa Blog Lehiaketaren hirugarren edizioa martxan jarri du datorren astebururako. Bertan, Bizkaiko hainbat blogger, instagramer eta youtuberrek ahotsa eta protagonismoa emango diete Leioako denda, taberna eta jatetxeei.

Partehartzaileek –abenduaren 13a baino lehen esteka honen bidez izena emanez– sare sozialetan Leioako zerbitzuak bultzatuko dituzte (abenduaren 13a baino arinago izena eman beharko dute). Horretaz gain, lehiaketa honek ñabardura herrikoia izango du, leioaztarrek ekimen honetan parte hartu dezaketelako aldez aurretik izena eman gabe. Horretarako beraien argazkiak Instagramen publikatu beharko dituzte #LeioaBlog17 hashtag-arekin.

Lehiaketa honetan hiru sari banatuko dira blog, Instragram eta Youtube kategorietan. Irabazle bakoitzak 600 euro irabaziko ditu Leioa Blog Lehiaketan parte hartu duten saltokietan gastatzeko. Kategoria bakoitzean ere aipamen berezi bat egongo da eta saria 300 eurokoa izango da. Azkenik, herritarren arteko argazkien irabazleak 150 euroko saria jasoko du. Sari guztiak Leioa Blog Lehiaketan parte hartuko duten enpresetan trukatzeko izango dira.

Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi
Aberri Eguna 2018

  Agenda

2018/05/26 12:30

Barakaldoko EAJ-PNVren 120. urteurrena

12:00etan. Barakaldoko Batzokia (Paseo de los Fueros). Barakaldoko EAJ-PNVren 120. urteurrena. Ikurrinaren igoera eta aurreskua.

12:30etan. Herriko Plaza de Barakaldo. Ekitaldi politikoa. Hizlariak izango dira EAJ-PNVren EBBKo presidente Andoni Ortuzar eta Barakaldoko alkate andre Amaia del Campo

   Barakaldo 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA