Lehenengo Mintzopotea antolatuko da Iurretan

Iurretako Udalak martxan du 2016-2019 epealdirako Euskara Sustatzeko Ekintza Plana. Planak hainbat alorretan eragitea du helburu (euskararen transmisioan, merkataritzan, kirolean…)

Lehenengo Mintzopotea antolatuko da Iurretan 02Maiatzak
2016
2016 MaiatzaK 02 |
IURRETA

PARTEKATU

Testuinguru horretan, Udalak ekintza berritzaile bat antolatuko du, Elhuyar Aholkularitzarekin elkarlanean: Iurretako lehenengo Mintzopotea.

Ekintzaren helburua da euskara kalera ateratzea eta lagunartean euskaraz eta euskararen inguruan berba egitea.

Euskara sustatzeko antolatzen diren ekintzetako asko leku itxietan egiten dira: Ibarretxe kultur etxean, udaletxean, euskaltegian… Oraingoan, ostera, Dantzari Auzunea izango da ekimenaren kokalekua.

World Kafe metodologia erabilita, bertaratzen diren herritarrak, tragoa hartzen duten bitartean, euskararen gaineko hainbat gairen inguruan jarduteko aukera izango dute, besteak beste: euskararen egoera Iurretan, Iurretako aspaldiko berbak, euskarak guri egiten digun ekarpena eta guk euskarari egiten dioguna. Parte-hartzaileen artean, herrian ezagunak diren iurretarrak ere izango dira, hala nola kultura-eragileak, kriolariak…

Mintzopotea maiatzaren 6an izango da, 19:00etatik aurrera, eta edozein herritar hurbil daiteke Dantzari Auzunera, bere bizipenak eta esperientziak lagun eta bizilagunekin partekatzera.

Mintzopotean parte hartzeko, izena eman behar da apirilaren 29a baino lehen, idazkaritza@iurreta.net helbidera idatziz edo 94 620 12 00 telefono-zenbakira deituz.

Interesatu Zaitez