Lehendakariak eskerrak eman dizkio New Yorkeko euskal komunitateari, Euskadi Basque Countryren nazioartekotze-erronkarekin duen konpromisoagatik

AEBetako bidaia ofiziala amaitzeko, Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzak, Lehendakaria buru izan dela, topaketa izan du New Yorken euskal komunitatearekin. Hartan, Lehendakariak eskerrak eman dizkio New Yorkeko euskal komunitateari, Euskadi Basque Countryren nazioartekotze-erronkarekin duen konpromisoagatik
Lehendakariak eskerrak eman dizkio New Yorkeko euskal komunitateari, Euskadi Basque Countryren nazioartekotze-erronkarekin duen konpromisoagatik
17 Uztaila | Eusko Jaurlaritza

“XXI. mendeko kanpoan den euskal komunitatearen ordezkari zarete. XV. mendetik, Euskaditik arrazoi ekonomikoak, sozialak edo politikoak tarteko, mundura irten zirenen ondorengoak zarete.Haiek beti izan zuten, zuok orain erakusten duzuen bezala, ama lurrarekin lotura, euskal lurraldearekin”, esan du.

Iñigo Urkullu Lehendakariak nabarmendu du lehen Eusko Jaurlaritzatik egun arte Euskadik beti izan dituela harremanak Nazio Batuekin. Lehendakariaren hitzen arabera, harrezkero, Euskadik NBEaren sorrerako xedeak partekatzen ditu:nazioarteko bakeari eta segurtasunari eustea, nazioen arteko adiskidetasun-harremanak sustatzea, arazo globalak konpontzeko nazioarteko lankidetza lortzea eta munduko nazioen ekintzak bateratzeko erdigune izatea.

Ideia horien eguneratzeak, 2015ean, 2030 Agenda eta Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako 17 Helburuakekarri zituen.Hori horrela, Iñigo Urkulluk nabarmendu du Eusko Jaurlaritza aitzindaria izan dela Europan “Agenda Euskadi Basque Country 2030”renonespenarekin. “Nazio Batuen 2030 Agendaren ikuspegia partekatzen dugu, pertsona erdigune duen mundua eraikitzeko, planetaren babesarekin eta bakean oinarritzen den bizikidetzarekin konprometituta; garapenerako lankidetzaren ereduaren bidez, edo “auzolan” deritzogunaren bidez, oparotasuna sortzeko gai dena”, esan du.

Lehendakariak nabarmendu du Euskadik 2030 Agendarekin duen konpromisoa gauzatzeko, “Euskadiko Bonu Jasangarria”esperientzia aurkeztu dela. Horrela, bada, New Yorkeko euskal komunitateari azaldu dio Eusko Jaurlaritzak “Bonu Jasangarria” Nazio Batuen High Level Political Forum (HLPF) 2019an aurkeztu duela; esperientzia hori giza garapen jasangarriaren euskal ereduaren esparruan sartzen da.Lehendakariaren hitzen arabera, esperientzia horren bidez Euskadiko autogobernu berezia ezagutzera eman eta mundu berdinzaleagoa, jasangarriagoa, solidarioagoa eta bidezkoagoa eraikitzeko konpromisoa erakusten da.

Era berean, Lehendakariak nabarmendu du honako printzipio eta balio hauek Euskadiren konpromisoaren parte direla: gizarte-kohesioan eta -justizian aurrera egitea; ingurumena babestea eta klima-aldaketaren aurka borrokatzea; hazkuntza adimenduna eta kalitateko enplegu-aukerak sustatzea; emakume eta gizonen berdintasun eraginkorrari bide ematea.

“Abangoardia maite duen antzinako herria gara”, eta, gaur, Euskadi Basque Countryk IZAN eta mundu globalean BERE AHOTSA eduki nahi izateko anbizioa erakusten du”, esan du Lehendakariak, amaitzeko.

Aurretik, Lehendakaria María Fernanda Espinosa Nazio Batuen Batzar Nagusiko Presidentearekin batu da.

Iturria: Irekia

PARTEKATU