Lehendakariak baieztatu du Eusko Jaurlaritzak bihar aurkeztuko duen Aurrekontu egitasmoak ez duela murrizketarik aurreikusten

Iñigo Urkullu lehendakariak iragarri duenez Eusko Jaurlaritzak bihar aurkeztuko duen Aurrekontu egitasmoak % 1eko igoera aurreikusten du, oinarrizko zerbitzu publikoei eustea bermatzen du eta berrikuntzarako eta enplegua sortzeko partidak igotzea planteatzen du, bereziki gazte enpleguari dagokionez".
Lehendakariak baieztatu du Eusko Jaurlaritzak bihar aurkeztuko duen Aurrekontu egitasmoak ez duela murrizketarik aurreikusten IKUSI BIDEOA
26 Urria | Eusko Jaurlaritza

"Departamentu bakar bati ere ez zaio aurrekontua murriztuko" esan du lehendakariak Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan.

Aurrekontuei buruzko azalpenak emateaz  gain, Ministroen Kontseiluak Gorteak desegiteko agindua eman duen egun berean, lehendakariak Mariano Rajoyren legealdiaren balantzea egin du, bere hitzetan garai "konbultsoa" izan dena. Lehendakariak esan du Espainiar Gobernuko presidentearen agintaldiak "estatu arrakalatua" utzi duela, gehiengo absolutuaren babesean elkarrizketaren kontra eta inposaketaren bidez jarduteko agertu duen jarreragatik. Gehiengo horrek ere  “ez du bizikidetza politikoa normaltzen lagundu".

Hori dela eta, lehendakariak esan du abenduaren 20ko hauteskundeen ondorioz nahi duela "estatu anitza" nahiko duen alderdiak gobernatzea, "nazio horietako indar nagusiekin akordioak bilatuko dituena" eta "Euskadiko autogobernuarekin konpromisoa hartuko dituena". Zentzu berean, autogobernuari dagokionez, Urkulluk " urratsez urrats eginiko prozesua" garatzea proposatzen du, apurka-apurka euskal gizartean atxikimenduak irabaziko dituena, Europarekin lotuta egongo dena eta legea errespetatuko duena.

Bakea eta bizikidetza

Hurrengo hauteskunde orokorren ondoren antzeman daitekeen gobernu aldaketari lotuta, hain zuzen, lehendakariak azaldu du autogobernuari buruzko akordioak lortzeaz gain bere lehentasunen artean dagoela eztabaida-mahaira espetxe politika berria eramatea, normalizazioa eta bizikidetza eta ETAren behin betiko armagabetze prozesua ahalbidetuko dituena.

Iturria: Irekia

PARTEKATU