Prentsa Aretoa

Berriak

2017/07/11

Kongresuko Euzko Abertzaleak Taldearen adierazpena. Miguel Ángel Blancoren urteurrena

Parlamentuko EAJ-PNVren taldeak honen bidez jakinarazi nahi ditu Diputatuen Kongresuan alderdi politiko batzuek Miguel Ángel Blancoren erailketaren urteurrenaren kariaz sustatu duten adierazpen instituzionala ez izenpetzeko arrazoiak

rss Ezagutzera eman
Kongresuko Euzko Abertzaleak Taldearen adierazpena. Miguel Ángel Blancoren urteurrena

ARGAZKIA JAITSI

1-. Parlamentuko EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeak gaur eguerdiko 13:30ean, osoko bilkura hasi baino ordu bete eta erdi lehenago, Miguel Ángel Blancoren erailketaren 20. urteurrenaren kariaz egin den adierazpen instituzional bati buruzko testua jaso du. Talde guztien izenpea lortzeko zegoen presak gugan sortu duen ezustea eta testuaren eduki zati baten inguruan gure desadostasuna adierazi ondoren, Parlamentuko Talde honek ez du beste albisterik jaso arratsaldeko 20:00ak arte, ordu horretan testu berria jaso baita Parlamentuko lau Taldek izenpetua. Argi geratu da, beraz, EAJ-PNVk ez duela parte hartu jatorrizko testuan egin diren aldarazpenak egiteko prozesuan.

2-. Testuari dagokionez, Parlamentuko EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak Taldeak uste du 13.30ean jasotako jatorrizko testuari hobekuntza partziala egin zaion arren, iraganari baino ez zaiola begiratzen, eta hori beharrezko jotzen den arren, partziala da eta eznahiko gertatzen da eta, horrez gain, ez gaude ados idazkeraren zati batzuekin. Eta, batez ere, ez da etorkizunari buruzko ikuskerarik planteatzen etorkizuneko bizikidetza eta normalizazioa eraikitzeari buruzko aipamenik egiten ez delako, eta alderdi hori da EAJ-PNVk ezinbesteko jotzen duen zerbait.

3-. Ondorioz, Parlamentuko Euzko Abertzaleak Legebiltzar Taldeak deitoratzen du adostasun batetara ezin iritsi izana eta era berean gaineratu nahi du gaur Euskadiko hainbat herritan eta hauen artean Ermuan egin diren omenaldietan egon den ordezkaritza jeltzale zabalak argi eta garbi erakutsi duela Miguel Ángel Blanco errespetatzen duela eta bere figurak ez duela merezi urteurren honetan eman den inprobisazioa, lan bateratu eta positiboa egin izan balitz bilatzen zen adostasun hori lortuko zatekeelako.

Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
Aberri Eguna 2017
Alderdi Eguna
Jarrai iezaguzu Telegramen

  Agenda

2017/07/23 10:00

Unai Hualde

   www.eaj-pnv.eus 

Twitter

Facebook

YouTube

Flickr