Joseba Zorrilla: “Negoziazioek aurrera egin dute legegintza honetan udalek Udal Legerik onena edukitzeko”

Udal Legea aztertzen duen ponentziak beste bilera bat egin du gaur. EAJ-PNVk eta EH Bilduk azken ukituak eman dizkiote udalek izango duten finantzazioaren ereduari.
Joseba Zorrilla: “Negoziazioek aurrera egin dute legegintza honetan udalek Udal Legerik onena edukitzeko”
23 Otsaila | Eusko Legebiltzarra

“Oraindik elkarrizketak badaude eta Udal Legea onartu daiteke hurrengo asteotan. Elkar ulermena ona da eta borondatea badago bi aldeetatik horrela izateko: Euskadik araudi berri bat izan dezan euskal erakundeetan”. Joseba Zorrilla EAJren ordezkariaren ustez, “akordioa noiz itxiko den ordez, garrantzitsuagoa izango da udalen asmoak beteko dituen araudia osatuko dela”.

Joseba Zorrillak gogora ekarri du lege honen gai nagusietariko batzuk EH Bildurekin itxi direla. “Legearen atal nagusiak prest daude, baina finantzazioa zehazteke dago. Horrekin, hain zuzen ere, udalak gai izango dira aurre egiteko Gizarte Larrialdietarako Laguntzei eta Legeak berak babesten dituen gaiei.

Ponentziaren hurrengo bilera martxoaren 8an izango da. EAJ-PNVk espero du egun horretarako txostena amaitzea, beti ere, negoziazioek aurrera egiten badute. “Gure asmoa da ahalik eta lasterren udalekin ditugun zorrak kitatzea. 30 urte baino gehiago egon dira horren zain; eta, orain, inoiz baino gertuago gaude akordioa ixteko. Lanean jarraituko dugu akordioa zehazteko; horrela, Udal Legea errealitate bihurtuko da udalen aurreikuspenak asetzeko”.

PARTEKATU