Jose Antonio Suso: “Arabako PSE-rekiko harremana oso ona da”

“PSErekiko harremana, Araban, oso ona da. Gardena da. Arazoren bat dagoenean hitz egiten dugu, konpontzen saiatzen gara eta ia denak konpontzea lortu dugu zalapartarik gabe. PSOErekin dugun harremana, Araban, ona da. Tentsio momentuak ematen ari dira, hauteskundeak datozela; bai, egia da. Beti gertatu ohi da. Hauteskundeak amaitzean, normaltasunera bueltatuko gara”. Hala definitu ditu Araba Buru Batzarreko presidente Jose Antonio Susok Euskadiko Alderdi Sozialistarekin Araban dituzten harremanak, gaur goizean Onda Cero irratiari eskainitako elkarrizketan
Jose Antonio Suso: “Arabako PSE-rekiko harremana oso ona da”
24
Urtarrila
ABB
PARTEKATU
24 Urtarrila | ABB

Vitoria-Gasteizen Aranako egoitza zaharrean errefuxiatuentzako zentro bat instalatzearen inguruan eragin den desadostasunaz, Arabako jeltzaleen buruak baieztatu du gobernukide diren alderdi politikoen artean ematen den ezbaia “arrazoiaren bidetik” eramango dela “pertsona desplazatu eta jazarriez” ari garelako. ”Elkarrizketa behar da Euskal Autonomia Erkidegoan sustatzen ditugun politiken barruan denok gustura sentituko garen eredua bilatzeko”, adierazi du Susok. “4.200 ukrainar iritsi dira eta banakako arreta eman zaie. Pertsona hauei aukerak eman zaizkie Hirugarren Sektorearen bidez; harrera eman zaie, batez ere familiei, eredu hurbil baten bidez, beren bizimodu normala berreskuratu ahal izan dezaten. Horri deitzen diogu guk euskal eredua. Gure ustez eredua moldatu behar da Euskadin eraginkorra dela egiaztatu den eredura”, adierazi du eta gogora ekarri ditu EAJ-PNVk ireki dituen negoziaketak migrazioaren eskumenaren zati bat lortzeko. “Geldirik egon da eta orain Ministerioak esan du transferentzia eman litekeela, baina oso astiro doa. Bultzada bat eman behar da pendiente jarraitzen duten transferentziak gauzatzeko”, erreklamatu du.

Udal politikaren esparruan, Araba Buru Batzarraren presidenteak nabarmendu du tranbia albait arinen jarri behar dela martxan Gasteizko Zabalgana auzoan. “Hiri honetan ezin omen da polemikarik gabeko tranbiarik egin. Ondo pentsatu behar da eta irtenbideak bilatu behar dira eraginak ahalik eta txikienak eman daitezen, egon egongo direlako. Zabalganako tranbia martxan egongo da 2027an eta 120 milioi euroko inbertsioa egingo da. Zabalganak halako garraioa behar du. Administrazioek, tranbiaren ibilbidearen inguruan eztabaidatu dugun arren, prest gaude ahalik eta lasterren egin dadin. Espero duguna da maiatzean proiektua lizitatzea eta aldi honetan aurkeztu diren alegazioak ebatzita egotea. Jabetzen naiz pertsona batzuk ez direla konforme egongo, baina arazo gutxien eragingo dituen konponbidea bilatuz, lortuko dugu tranbia errealitate izatea, bai eta arrakastatsua ere, martxan jarri diren gainerako lineekin gertatu den moduan”, nabarmendu du.

Gasteizko hegoaldeko trafikoaren konponbideez galdetuta, ABBren presidenteak azpimarratu ditu Vitoria-Gasteizko Udalak hartu dituen neurriak “hiriburuan sortu diren auzo berriekin eragin den trafikoari” irtenbidea emateko, gaur egun neurri horiek aztertzen ari delarik. “Egun Udala neurri batzuk martxan jartzen ari da trafiko horren zati bat arintzen saiatzeko. Ikusi behar da neurri horiek trafikoan nola eragiten duten. Ondoren, egiten ari diren azterketak ezarriko ditu urte batean edo bizpahiru urtetan derrigorren hartu beharko diren neurriak, epe laburrean trafikoa arintzeko. Egia ere bada, eta hau hiritarroi kostatuko zaigu, autoa gero eta gehiago etxean utzi beharko dugula. Europako araudiak derrigortuko baitu gune batzuk deskarbonizatzea. Horrek ekarriko du gero eta ibilgailu gutxiago egongo direla errepidean eta gero eta gehiago garraio publikoa erabili behar izatea. Kostatuko zaigu ohitzea, oinezkoen guneetara ohitzea kostatu zitzaigun modura”, adierazi du.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ