José Antonio Suso: “Trenbidea lurperatzeko A plana baino ez dago”

Araba Buru Batzarreko presidenteak baztertu egin du abiadura handia iritsi ahal izateko beste trenbide-zabalera bat jartzera mugatzen den aukera, hau da, aldi berean Gasteizen trenbide-lineak lurperatu gabe utzi gabe
15 Ekaina | ABB

“Abiadura Handiko trenbideak Euskadiko hiriburuetan lurperatzeko akordioa Madrilen adostu zen PSOEren eta EAJ-PNVren artean, eta lehenago PPrekin adostu ziren. Ezaguna da inbertsio handia eskatzen dutela, baina epe luzerako da, amortizazio maila ere epe luzerako den bezala”. ABBko presidenteak baieztatu du beste edozein alternatibak proiektuari ematen diola bat ere gomendagarria ez den behin-behinekotasuna. “Vitoria-Gasteizen hasiera batean behin-behineko jo ziren proiektu batzuk ditugu, azkenean behin betiko bihurtu zirenak”.

Gaur goizean irrati bidez egin dioten elkarrizketan, ABBko buruak aztertu egin ditu energia alternatiboen sorkuntza bultzatzera begira abian jarri ahal diren ekimenak, Kongresuak onetsi duen Trantsizio Energetikoko Legeak ezarri dituen “derrigorrak” betetzera begira. Jose Antonio Susok Arabako lurraldean proiektu eoliko berriak ezartzearen inguruan adierazi duenez “hasierako prozedura batean aurkitzen gara,zeina funtzionatu egiten duen prozedura legegile eta arautzaile baten barruan baitago. Konfiantza dut horretan, bioanizatasuna eta jarduera ekonomikoaren osagarritasuna bermatzeko eginda dagoelako”.

ABBko buruak nabarmendu nahi izan du Lurralde Plan Sektoriala berrikusteko gaur egungo prozesua, Proiektu fotovoltaiko posibleak ezartzeko mekanismoak zehaztu behar dituena, energia bitarteko horien bidez sortzeari dagokionez ezarritako helburuak lortzeko. “Hori gertatzen den bitartean, enpresa pribatua, esparru horretatik bizi dena, ez da geldirik geratuko”- esan du “eta,antzeko egoeretan bezala, gatazkak sortuko dira nekazaritza-ustiategiak nekazaritza-lurzoruaren erabileraren kaltetutzat jotzen direnean”.

Beste alde batetik, Arabako jeltzaleen buruak azpimarratu nahi izan du estatuan eta Europa mailan bidesari bigunak ezartzearen inguruan zabaldu den eztabaida. Ildo honetatik esan duenez “Europa zeharkatzen duten komunikazio bide nagusiak izan arren, Arabatik igarotzen den nazioarteko trafikoa ez da Gipuzkoakoaren mailara iristen eta trafikoa ez da beste bide aldernatibo batzuetara desbideratzen, Bizkaian bezala”. José Antonio Susok egoki jotzen du Batzar Nagusietan eratu den lantaldeak azken hilabeteetako lanen ondorioz irizpideak argitara eman arte itxarotea, horren arabera erabaki bat hartzeko.

Gutxieneko Diru- sarreraren transferentziaren atzerapenaz galdetuta, Arabako EAJ-PNVko presidente eta eusko legebiltzarkideak adierazi du “haserre handia” dagoela iragan urrian adostu zen transferentzia honen atzerapenagatik. “Ekainean gaude eta Escrivá ministroak oraindik ez du praktikan jartzeko urratsik eman". 

“Dagoeneko ez ditu inork sinesten”,esan du Jose Antonio Susok Partido Popularrak Eusko Jaurlaritza Arabako lurraldearekin inplikatuta ez dagoela esanez egin dituen kritikez. “Araban behin betiko inbertsioak lortzen ari gara. Vitoria-Gasteizko kaleetan ikus daiteke. Hiriburutza -kanonaz gain, errealitate dira dagoeneko BEIren ezarpena, tranbia Salburuara eramatea eta, proiektuan dagoen zerbait, Zabalganara ere eramatea”.

PARTEKATU