Prentsa Aretoa

Berriak

2018/03/26

Izaskun Bilbaok uste du Espainiak Katalunian porrot egingo duela XXI. mendeko arazoak konpontzeko XIX. mendeko soluzioak proposatzen dituelako

EAJ-PNVko eurodiputatu Izaskun Bilbao Barandicak gaur azpimarratu du Kataluniako arazoa politikoa dela eta ez penal edo judiziala, eta azpimarratu du kezka handia eragiten diola “gai honek Espainian eta Europan egonkortasun eza sortzen duelako eta publikoki estatuaren jarrera babesten den arren, egiten diguten lehen galdera `Zer gertatuko da Kataluniarekin?´delako ”.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

"Arazo nagusia da Espainiako gobernuak XXI. mendeko arazoak XIX. Mendeko soluzioekin konpondu nahi dituela”.

Europako Parlamentuko ALDE taldeko presidenteordeak gogoratu du jarrera horrek babesa duela euroganberan. Gutxiengoen intertaldean 2014an onartu zen “Estrasburgoko Adierazpena” zeinetan EAJ-PNVren zuzenketa jasotzen zen “Batasunaren barruan eman daitezkeen lurralde arazoetarako Europa mailako bitartekaritza” planteatzeko. EAJren ekarpenaren oinarria zen ezin dela ikuspunturik inposatu ezta eztabaidak eragotzi ere.

Euskal eurodiputatuak azpimarratu duenez arazo honen izaera politikoa ulertzekotan “nahikoa da hauteskundeen emaitzak asumitzea, egoera horren argazkirik onena delako. Hori bezain hausnarketa sinplea egiteko gaitasun falta dago eta hobe are gauza larriagoak gertatzen ez badira. Atzokoa moduko arazoak nola hasten diren jakitea erraza da baina inoiz ez dakigu nola amaituko diren. Horregatik, oso egoki jotzen ditut lasaitasuna eskatuz behin eta berriz eginiko deiak”.

Euskal eurodiputatuak gogoratu du Europako Parlamentuak kataluniar independentismoaren aldetik legez kanpo egin dituen jarduerak deitoratu arren, are gehiago gaitzetsi du aldarri honi aurre egiteko erabili den indarkeria poliziala, eta azpimarratu duenez “arazo hau elkarrizketa bidez” konpondu behar dela eta esan duenez “ez da soilik legearen bidez konponduko”. Era berean tamaldu denez Estatuko alderdi handiek eta bereziki Ciudadanosek, Kataluniako hauteskundeak irabazi zituenak, “ez dituzte emaitzak asumitu. Arazo hau konpontzeko, hurkoa ulertu behar da, bere tokian jarri eta negoziatu. Ez daude horretan. Espainian hemendik aurrera izan dezaketen etorkizunean pentsatzen ari dira. Kataluniako independentismoak irudi zatituegia eman digula eta erabat bidegabeak eta arrazoigabeak diren erabaki judizial batzuk hartu direla kontuan hartuta, elkarrizketa bidez konpondu behar zen gaia gatazka bihurtzera ailegatu gara”.

Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi
Aberri Eguna 2018

  Agenda

2018/06/25 22:10

Jokin Bildarratz

   TVE-La noche en 24 h. 

2018/06/27 09:20

Itxaso Atutxa

   Info 7 

2018/06/29 08:30

Itxaso Atutxa

   Onda Vasca 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA