Izaskun Bilbaok negoziaketa eta akordioaren beharra aldarrikatu du Trumpen muga-zergen mehatxuak kaltetuko dituenak babestera begira

Europako Parlamentuko diputatu jeltzale Izaskun Bilbao Barandicak negoziaketari eustea proposatu du Trumpen administrazioaren aldetik Europako produktu aeronautikoen eta nekazaritza eta abeltzaintza sektoreko produktuen kontrako muga-zergak aplikatzean sor daitekeen guda komertziala finkatzea saihesteko.
Izaskun Bilbaok negoziaketa eta akordioaren beharra aldarrikatu du Trumpen muga-zergen mehatxuak kaltetuko dituenak babestera begira
10 Urria | Europako Legebiltzarra

Era berean aldarrikatu du kaltea pairatuko duten sektoreak, hauen artean Euskadiko eta Nafarroako kalitate handiko nekazal eta abeltzaintzako produkzioak, babesteko egingo diren planek “planen diseinuan,garapenean eta betearazpenean lagun dezaketen eragile publiko eta pribatuen ekarpenak” jaso ditzatela.

Elkarrizketaren bidean sakontzeaz gainera, Europako produktuen salmenta babestu beharra aldarrikatu du. “Europan ingurumena eta gizartea babesteko dauden estandarrak balioetsiz”, horiek direlako “gure produktuek kontsumitzaileen aurrean eskaini ahal dituzten abalik onenak”. Amaitzeko gomendatu du mehatxuak gauzatzen badira kaltea jasango duten sektoreak babesteko neurriak hartzea. Sektore hauen artean daude Euskadiko eta Nafarroako kalitate handiko nekazaritza eta abeltzaintza produkzioak, eta Bilbao Barandicak proposatu du “planen diseinuan,garapenean eta betearazpenean lagun dezaketen eragile publiko eta pribatuen ekarpenak jaso ditzatela”.

PARTEKATU