Izaskun Bilbaok martxoan aurkeztuko du nazio batuen erakundean landa guneetako emakumeen berdintasunari buruzko txostena

Izaskun Bilbaok eta Angela Vallinak eurodiputatuek martxoaren 19tik 21era bitartean New Yorken Nazio Batuen Erakundearen egoitzan aurkeztuko dute Europako Parlamentuak landa inguruetako emakumeen ahalduntzeari eta desberdintasunaren kontrako borrokari buruz onartu duen txostena.

Izaskun Bilbaok martxoan aurkeztuko du nazio batuen erakundean landa guneetako emakumeen berdintasunari buruzko txostena 13Martxoa 13 |
Europako Legebiltzarra

PARTEKATU

Agiri hau izango da Europako Batasunak Nazio Batuen Erakundeak bere 62. batzarrean
emakumeen estatutuari egingo dion ekarpenaren funtsa,eta Emakume Nekazariaren Euskal Estatutuan oinarritutako
hainbat ekarpen jasotzen ditu.

Emakumeen estatusari buruzko Nazio Batuen Erakundeko Komitea da berdintasuna eta emakumeen ahalduntzea sustatzera esklusiboki dedikatzen den gobernu arteko foro nagusia. Aurten egingo duen 62. batzarra dedikatuko du landa inguruan bizi diren emakumeen egoera hobetzera eta arreta berezia jarriko du emakume hauek teknologia berriekin eta komunikabideekin daukaten harremanetan.

Bilbao Barandica Europako Parlamentuan EAJren ordezkaria denak ekimen hau aurkeztean adierazi du nazioarte mailan egin diren txosten guztietan azpimarratzen dela emakumeen kontrako diskriminazioa bereziki gogorra dela landa inguruan. Hori dela eta, esparru honetan berdintasuna sustatzea bidezkoa izateaz gain ere bada demokratikoa eta sozialki eta ekonomikoki errentagarria “eta bereziki garrantzitsua da milurteko helburuak betetzeko,besteak beste, gosetearen, txirotasunaren eta marjinazioaren kontrako borroka”. “Eta, prozesu honetan, guztiz erabakigarriak dira emakumeak eurak, beren ahalduntzea, eta gizonezkoen maila berean egotea, bereziki landa inguruan, zeinetan egiteko garrantzitsua duten beren gaitasunak eta ekarpenak ikusgarri egitea eta produkzio jardueretan erabat proiektatzea bilatzen bada”.

Izaskun Bilbao Barandicak azaldu du onartu berri den txosten honek neurri orokorrak eta zehatzak planteatzen dituela diskriminazio honen kontra egitea xede. Lehenen artean dago “emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako lana finkatzea eta, bereziki, derrigortutako ezkontzak eta mutilazio genitala moduko praktiken kontra. Era berean planteatzen da prestakuntzan eta hezkuntzan aurrera egitea eta gizarte zerbitzu unibertsal eta doakoak eskaintzea emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasuna ahalbidetzeko. Helburu hori orain arte oso zamatuta egon da etxe barruko logistikari lotutako atazetan eta haurren eta adineko pertsonen zainketan gizonen eta emakumeen artean eman den ageriko desorekagatik”.

Neurri zehatzen artean, euskal eurodiputatuak aipatu du Landa inguruko Emakume Profesionalaren Estatutua, Euskadin indarrean dagoenaren modukoa. Estatutu honen oinarrietan jasotzen da ustiapenen jabetza eta titulartasuna,bakarka edo partekatuta; oinordeko izan ahal izatea eta segurtasun sistemen babesa jasotzea. Beste oinarrien artean aurreikusten da jarduera berriak bultzatzeko finantzaketa bide bereziak ezartzea;trebetasun digitalak aurreikusiko dituen prestakuntza digitala eta emakumeek produktu berriak sortzeko eta merkaturatzeko izan duten eginkizuna modernizatzeko eta bestelako dimentsio bat emateko; emakumeak esparru publiko zein pribatuan, erakundeetan, produktore kooperatiboen erakundeetan eta produkzio eta eraldaketa enpresetan erabakiak hartzeko prozesuetan sartzen joatea eta,azkenik, datu estatistikoen bilketa sistematiko eta homogeneoa, berdintasunaren alde egiten diren politiken emaitzak ebaluatu ahal izateko”

Amaitzeko, Izaskun Bilbao Barandicak landa inguruan eta, bereziki, gutxien garatuta dauden herrialdeetan bizi diren emakumeen desberdintasunak eragiten dituen ondorioei buruzko hausnarketa egin du. Oinarritzat hartu du bere blogean emakume baten erailketari dedikatu zion kronika, eta lehen munduan bizimodua ateratzen saiatzen den eta hirugarren munduan daukan errealitate dramatikoaren aurrean prostituzioa moduko esplotazio izugarriari aurre egin behar dion emakume etorkinaren bizitza azaldu du. “Ustez bidezkoa eta gizalegezkoa den eta baloreak dituen mundu honek landa inguruetako emakumeei planteatzen die txarraren edo okerrenaren artean aukeratzeko derigorra. Txosten hori da errealitate horren kontra egiteko oihua eta egoera hori aldatzeko saiakera. Hori lortzea da denoi dagokigun ataza”.

Interesatu Zaitez