Prentsa Aretoa

Berriak

2018/07/12

Izaskun Bilbaok “lorpen historikotzat” jo du Europak martxoaren hiruko gertakizunen inguruko inpunitatea eta Estatu mailan oroimenari buruz egiten den politika ikertzea

Europako Parlamentuko ALDE taldeko presidenteordeak lorpen historikotzat jo ditu “Martxoak hiru” elkartearen agerraldiaren ondoren Europako Parlamentuko Eskarien batzordeak adostu zituen akordioak

rss Ezagutzera eman
Izaskun Bilbaok “lorpen historikotzat” jo du Europak martxoaren hiruko gertakizunen inguruko inpunitatea eta Estatu mailan oroimenari buruz egiten den politika ikertzea

ARGAZKIA JAITSI

Euro ganberako organo honek adostu zuen Europako Batzordeari erreklamatzea oroimen historikoari buruzko politikek Espainian bizi duten egoerari buruzko azterketa objektiboa egitea. Halaber, erabaki horren barruan, Justizia Ministroari idatziko dio 1976ko martxoaren hiruan polizia frankistak Vitoria Gasteizen egin zuen operazioaren ustezko erantzuleak ez auzipetzea argitzea eskatzeko. Esku hartze hartan bost langile erail ziren.

Izaskun Bilbao Barandica Bruselan agertu da prentsa aurrean “Martxoak Hiru” elkarteko Andoni Txasko eta Irune Martínezekin eta poliziaren jarduketa eta gertakariak eragin zituen testuingurua eta inguruabarrak azaltzen dituen pelikulako produktoreekin batera.

Euskal eurodiputatuak Europako Parlamentuaren baitan oroimen historikoari buruz lan egiten duten eurodiputatuek eginiko lana zuzendu du 1976ko martxoaren hiruko gertakarien erantzuleen inpunitateari buruzko kexa aurkezteko. Kexa hau Europako Parlamentuko Kexen Batzordeburu Cecilia Wilkstrom suediarraren aurrean aurkeztua izan da.

Alderdi Eguna 2018
Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi

  Agenda

2018/11/20 08:30

Koldo Mediavilla

   Onda Vasca 

2018/11/22 09:00

Andoni Ortuzar

   Antena 3. Espejo Público 

2018/12/03 09:30

Andoni Ortuzar

   ETB-1. Egun on Euskadi 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA