Prentsa Aretoa

Berriak

2018/03/14

Izaskun Bilbaok Euskadiko esperientzia industriala eskaini dio Bruselari, Trumpek ezarri dituen muga-zergen aurrean

Europako Parlamentuko ALDE taldeko Presidenteorde Izaskun Bilbao Barandicak iragarri berri du euskal agintariek erabateko babesa emango diotela Bruselak abiarazi duen estrategiari, Trumpek Europako altzairu eta aluminio inportazioei ezarri dien muga-zergei aurre egiteko

rss Ezagutzera eman
Izaskun Bilbaok Euskadiko esperientzia industriala eskaini dio Bruselari, Trumpek ezarri dituen muga-zergen aurrean

ARGAZKIA JAITSI

Eusko Jaurlaritzak eraginkortasunez parte hartu zuen Txinako gain-produkzioak siderurgia merkatuan sortarazi zuen krisiari aurre egiteko abian jarri ziren neurriak diseinatzeko prozesuan, eta Merkataritza Komisarioari berretsi berri dio mehatxu honi aurre egiteko irekitzen den prozesuan lan egiteko prest dagoela “inori komeni ez zaion gerra komertziala” saihesteko.

Izaskun Bilbaok beren beregi babestu ditu “Malmstrom komisario andreak planteatutako proposamenak” eta “industria esparruko eragile esanguratsu guztiekin elkarlanean abian jartzea“ planteatu du. Jarraian informatu duenez “Eusko Jaurlaritza Batasuneko agintarien esanetara jarri da estrategia partekatua diseinatzen laguntzeko. Euskadi erregio industriala da eta inpaktu handia eragin du iragarpen horrek”.

Amaitzeko, Izaskun Bilbao Barandicak Amerikako industriari eskatu dio ”bere alde ere zerbait egin dezala” krisi hau konpontzeko eta AEBko presidenteari gogorarazi dio “Bushek 2002an hartu zituen antzeko neurriek anabasa ekarri zutela Amerikako Estatu Batuetan”.

Alderdi Eguna 2018
Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi

  Agenda

2018/11/20 08:30

Koldo Mediavilla

   Onda Vasca 

2018/11/22 09:00

Andoni Ortuzar

   Antena 3. Espejo Público 

2018/12/03 09:30

Andoni Ortuzar

   ETB-1. Egun on Euskadi 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA