Izaskun Bilbaok EBko gobernuei erreklamatu die epe barruan amai ditzala Europako mugaz gaindiko garraio sareak

Europako diputatu jeltzale Izaskun Bilbaok EBko estatu kideei erreklamatu die Eslovenian garraio azpiegiturak konpromisoak betetzea eta epe barruan amaitzea garraio azpiegiturak, Europako mugaz gaindiko sareetan aurreikusita daudenak
Izaskun Bilbaok EBko gobernuei erreklamatu die epe barruan amai ditzala Europako mugaz gaindiko garraio sareak
24 Iraila | IBB

Ordezkari jeltzaleak aipamen berezia egin nahi izan du sare nagusiaren mugaz gaindiko zatiaren inguruan, inermodalitateari laguntzen diotelako eta pertsona eta merkantzien garraioa erraz egiten duelako. Gogora ekarri du halako trenbide korridoreak izatea funtsezkoa dela garraioan isurketak murrizteko helburuak betetzeko, Klimaren Europako Legean eta Green Deal izenekoan jasota dagoena betez, Batasunaren lehiakortasunaren alde egiteko eta Europako trenbide-industriaren lidergoari eusteko.

Euskal diputatuak Renew Europe taldea ordezkatu du gaur Brdon (Eslovenian) garraio ministroen Batzorde informalean erakunde ezberdinen artean egin den bileran. Bertara joan dira Adina Valean Garraio eta Turismo komisario andrea, estatu kideetako garraio ordezkariak eta Europako agintaritzak izendatutako koordinatzaileak. Euskadik bere lurraldean du sare honen zati funtsezko bat, Euskal Y trenbidea deritzona.

Bilera hau , Batzordeak Europako mugaz gaindiko garraio sareen berrikuspenaren aurkezpena egin aurretik, aukera ona izan da Estatu kideen lehentasunak entzuteko, bai eta Europako Parlamentuak egiten dituen ekarpenak ezagutzeko ere. Aukera hau baliatu da "Connecting Europe Express” ekimena babesteko ,Batzordeak trenbidearen Europako urtea ospatzera begira pleitatu duen trena, Batasuneko trenbide-konpainia nagusiek koordinatuta kudeatua. Espres hau trenbidearen Europako urtearen identitate korporatiboarekin errotulatuta dago, eta herritarrak garraiobide horrek eskaintzen dituen abantailez kontzientziatzeko xedea du. Horretarako, Portugalgo, Esloveniako eta Frantziako presidenteen hiriburuak lotzen zituen ibilbide bat asmatu da, ekimen honekin bat datozenak.

PARTEKATU