Izaskun Bilbaok begi onez hartu du arku atlantikoko makroerregioari Europak emandako bultzada, proiektua garatzeko orduan hiriek eta erregioek zeregin handiagoa izango dutela nabarmenduz

Europako Parlamentuko EAJ-PNVren diputatu Izaskun Bilbao Barandicak begi onez hartu du Europako parlamentuak arku atlantikoko lurraldearen garapen iraunkorra bultzatzeko makroerregioa sortzeari eman dion bultzada, bai eta erregioei eta toki erakundeei zeregin horretan eman nahi zaien ardura ere

Izaskun Bilbaok begi onez hartu du arku atlantikoko makroerregioari Europak emandako bultzada, proiektua garatzeko orduan hiriek eta erregioek zeregin handiagoa izango dutela nabarmenduz 15Irailak
2021
2021 IrailaK 15 |
Europako Legebiltzarra

PARTEKATU

Euroganberak onartu berri duen txostenean jasotzen denaren arabera, proiektu hau aurrera eramateko funtsezko faktore gisa planteatzen da Europa zeharkatzeko garraio korridoreetan lehenetsitako lan guztiak epe barruan amaitzea, bereziki mugaz gaindiko eskualdeetan. Horien artean dago euskal Y trenbidea. Tostena 664 diputatuk babestu dute eta zortzik, ordea, ez dute ontzat eman. 21 diputatuk abstentzioa bozkatu dute. 

Europako Parlamentuak txosten bat onartu du eskualde honetarako onartu zen garapen estrategiaren emaitzak berrikusten dituena. Diputatuen ustez, makroeskualde berri bat sortzeak, non hiriek eta eskualdeek zeregin garrantzitsuagoa izango baitute, aukera emango du aurreko planaren emaitza zigortu duten gobernantza-arazoak gainditzeko eta Europako funts desberdinek eskaintzen dituzten laguntzak aprobetxatu ahal izango dituzten proiektuak identifikatzeko eta sortzeko. Gainera, estrategia hori finantzatzeko aurrekontu-kapitulu espezifiko bat sortzearen alde egiten du.

Izaskun Bilbao Barandica izan da Garraio Batzordeak plan honen aldeko ekarpena egin duen txostenaren arduraduna, eta azpimarratu du Batasunaren estrategia atlantikoaren eguneratze honek aholkatzen duela makroerregio bat sortzea garapen jasangarrirako estrategia arrakastatsua izan dadin, behar-beharrezko baitu Brexitak nabarmen kaltetu du duen eta klima aldaketak mehatxatzen duen erregioak. Txostenak hainbat hobekuntza planteatzen ditu, hamar urteko eskarmentuan oinarritutakoak, “helburu zehatzak ezartzen ditu, gobernantza-arazoak salatzen ditu eta horiek konpontzeko proposamenak egiten ditu, hau da, hirien eta erregioen are parte hartze handiagoa. Era berean azpimarratzen du, nabarmendu du euskal diputatuak, azpiegitura adimendunak, interkonektatuak, intermodalitatea ahalbidetuko dutenak eta isurketak murrizten lagunduko dutenak direla proiektuaren oinarri nagusia. Euskal Y trenbideak, bultzada berria jaso du gaur". Ordezkari jeltzaleak era berean gogoratu du txosten hau onartu dela “Lehendakaria Arku Atlantikoari buruzko Batzordeko Presidente delarik, eta Donostiako alkatea, Eneko Goia, Arku Atlantikoko hirien Europako sareko Presidente aukeratu berri dutelarik. Biak plataforma handiak dira Euskadik Europaren eraikuntza iraunkorrarekin, sozialarekin eta herritarrengandik hurbilago dagoen gobernantzarekin duen konpromisoa egiaztatzeko".

Interesatu Zaitez