Izaskun Bilbaok aldarrikatu du erregioek eta hiriek Europako Hiri Ekimena hobe lezaketela

Europako Parlamentuko ALDE taldeko Presidenteordeak Estrasburgon aldarrikatu du erregioek eta hiriek Europako Hiri Ekimena hobetzeko egin lezaketen ekarpena, ekimenaren berri emanaz eta sustatzaileei lagunduaz Hiri Ekimenaren egikaritza erraztuko duten logistika kontuetan
Izaskun Bilbaok aldarrikatu du erregioek eta hiriek Europako Hiri Ekimena hobe lezaketela
12 Martxoa | Europako Legebiltzarra

 Era berean animatu du eskubide hau Europako hizkuntza guztietan egikaritu ahal izatea estatu kideen lurralde zati batean ofizialak diren hizkuntzetan, eta balioetsi du eskubidea arautuko duen erreforma hauek hiritargoaren ekimenetik etorri izana.

Izaskun Bilbao Barandicak Europako Hiri Ekimenaren egikaritza orain arte arautzen zuen araudia hobetzeko txostenaren inguruko eztabaidan parte hartu du. Estatu mailako hiri ekimen legegileen bertsioa da baina Europara egokitua. Euskal eurodiputatuaren aburuz “Europako Hiri Ekimenaren egikaritza hobetzea eta ahalbidetzea  da demokraziari  eta hiritargoa Europako gaietara hurbiltzeko egin behar den ariketari egiten zaien ekarpena”. Era berean balioetsi duenez “eskubide honen egikaritza baliagarriago,erabilgarriago eta errazago egiteko sartu diren hobekuntza asko  herritarrengandik eurengandik etorri dira”.

PARTEKATU