Prentsa Aretoa

Berriak

2017/04/05

Iurretako parte-hartze izaerako aurrekontuak

Foroetan parte hartu zuten herritarrek 2017ko aurrekontuaren 25.000 euro zertan inbertitu erabaki zuten

rss Ezagutzera eman
Iurretako parte-hartze izaerako aurrekontuak

ARGAZKIA JAITSI

Iurretak aurreneko aldiz jarri ditu martxan parte-hartze bidezko aurrekontuak, 2017ko aurrekontuetan horretarako esleitu diren 25.000 euroren xedea erabakitzeko asmoz. Iurretako Udalak udal-aurrekontuaren partida bat herritarren erabakipean jartzen duen lehenengo aldia da.

Lehenengo urte honetan, foroetan parte hartu duten herritarrek honako hau erabaki dute: alde batetik, udalerriko elkarteen erabilerarako eskura dagoen materiala hobetzea (mahaiak, aukiak eta karpak…) eta, bestetik, Arandia eta Santa Apolonia arteko bidegorriaren argiztapena hobetzea.

Parte-hartze izaerako aurrekontuen bidez, herritar guztiek har dezakete parte udal-aurrekontuaren eraketan, hala, herritarrak protagonista aktibo bilakatzen dira, hausnarketa aktiboa eta elkartasuna sustatzen dira, beharrizan errealentzako irtenbideak bilatzen dira, administrazioaren eta herritarren arteko komunikazioa hobetzen da, eta abar.

Foroak otsailaren 14an eta martxoaren 14an egin ziren, eta hogei pertsona inguruk hartu zuten. Lehenengo foroan, parte-hartze izaerako aurrekontuen metodologiaren berri eman zen laburrean, eta 25.000 euroak zer proiektura bideratu erabakitzeko proposamenak eta iritziak jaso ziren. Aurreko foroan herritarrek egindako proposamen eta eskarien gainean Udalak garatutako informazioaren berri eman eta bozkatuko ziren ekintzak zerrendatu ostean, bigarren foroan herritarren arabera aurrekontu horrekin egikaritu behar ziren proiektuak lehenetsi ziren.

Udalak lehenengo esperientzia honen balorazio positiboa egin du, eta hurrengo ekitaldietan ekimenari jarraipena emateko asmoa dauka.

Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
Aberri Eguna 2017
Alderdi Eguna
Jarrai iezaguzu Telegramen

Twitter

Facebook

YouTube

Flickr