Prentsa Aretoa

Berriak

2018/06/29

Itxaso Atutxaren aburuz Euskadin pendiente dauden 37 transferentziak lortzeko ireki den “aukera” “urrezkoa” da

Bizkai Buru Batzarreko presidente andreak gogoratu du Estatutua sistematikoki bete gabe uztearena gobernu guztien aldetik egin dela, baina uste du positiboa ere badela PSEk “Espainiako exekutibei eginiko erreklamazio hau” behin baino gehiagotan babestu izana eta orain “gobernu bietan” izatea

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

Itxaso Atutxa, Bizkai Buru Batzarreko presidentea, itxaropentsu agertu da pendiente dauden 37 transferentziak Euskadira ekartzeari dagokionez, hau da, “benetan garrantzitsu” jo duen zerbait: “Ez dezagun ahaztu Estatutua sistematikoki bete gabe utzi izana Espainiako gobernu ezberdinen aldetik egin dela, PSOE zein PPren ardurapean egonda ere”, gogoratu du “baina egia da PSE bera izan dela, behin baino gehiagotan, Gasteizko legebiltzarrean, Espainiako gobernuei eginiko erreklamazio hau babestu duena eta oraingo honetan, beste behin ere, exekutibo bietan dago. Beraz, Euskadirentzako aukera hau urrezkoa da”, esan du.

Transferentzia guztiak garrantzizkoak diren arren, bereziki azpimarratu du Espetxe Politika eta Gizarte Segurantza. Lehenengoari dagokionez, gogoratu du Exekutibo zentralak iraganean eskuduntza hori Kataluniari eman ziola baina Euskadiri ez artean “ETA aktibo zegoelako eta terrorismoa orban handia zelako”. “Baina hori bukatu da eta bere sasoian PSOEk lege horiek interpretatzeko bestelako era bat erakutsi zuen. Egin beharko du transferentzia hori Euskadira ekartzeko baina baita Kataluniagatik ere, naziotik kanpo dauden presoengatik. Itxaropentsu nago eta eskuduntza Gizarte Segurantza baino lehenago eskura dezakegula uste dut, bestea teknikoki konplikatuagoa delako. Dena dela, ministroren batek eginiko adierazpenak positiboagoak dira orain, eta ezetza orain ez da hasierakoa bezain borobila”, azaldu du.

Onda Vasca irratiko ‘Euskadi Hoy’ saioan eskaini duen elkarrizketan, Atutxak azaldu du pendiente dauden transferentziena izan zela Lehendakariak Pedro Sánchezekin aztertu zuen gaietako bat, eta horren berri Andoni Ortuzarri eta Idoia Mendiari eman zien atzoko bileran, Eusko Jaurlaritza babesten duten alderdietako buruei. Atutxak berak azaldu bezala, Urkulluk eta Sánchezek “ekonomiaz, bakeaz eta bizikidetzaz eta pendiente dauden transferentziez” hitz egin zuten. Zentzu honetan, burukideak uste du bakeari eta elkarbizitzari lotutakoa izango dela “Espainiako Gobernuaren irizpideak aldarazteko gaietako bat. Lege horrekin Exekutibo sozialistak ikusaraz dezake Euskaditik aldarrikatzen genuena, hau da,bestelako espetxe politika egin daitekela, eta hori aurrerago ikusten joango gara”, esan du.

Bizkaiko jeltzaleen buruak gaurko aukera baliatu du atzoko topaketaren balantzea egiteko. Bere ustez hiritargoari erakusten zaion “argazkiak” “lasaitasuna,egonkortasuna eta elkarrizketa” ikusarazten du “alderdi biek eta Lehendakariak berak transmititu duen zerbait”. Zentzu honetan aitortu du Gobernu zentraleko presidentea sozialista izateak ere laguntzen duela “argazkia indartsua izan dadin, etorkizunak Euskadirentzako gauza onak ekar diezazkigun”. Ildo beretik esan du Gobernu berriarekiko harremanak “lantzen ari direla” baina “oinarria ona dela”. Era berean, balorazio positiboa eman dio PSOEren jarrerari “Sánchez presidentea, oraindik hautagaia zelarik, Kongresuko tribunatik EAJ-PNVri eskaini zion lehen mailako kide izatea” eta Atutxaren esanetan “egunotan ikusten ari den jarrera da” hori.

Autogobernu Lantaldean EAJ-PNV eta EH Bilduren artean adostu diren akordioei dagokienez, Atutxak esan du talde bakoitzak (gobernukide duen PSE gogoan) dakiela “nondik datorren” eta “irizpideak bateratzeko” aldarria egin du. "EH Bildurekiko akordioei eusteaz gain, lantaldean dagoen estatu mailako beste indarren bat akordioan sartzea nahi nuke, oraingo akordioan egon ez arren geroan oraingoak baino adostasun zabalagoak lortzera begira. Ona litzateke indar abertzaleetatik harago doan akordioa, gizarte honen isla ere izango litzatekeelako, baina horretarako irizpide bati eutsi behar zaio”, ohartarazi du. Era berean kritikatu du Podemosek akordio batzuen inguruan “atzera egin izana” eta esan du izan daitekeela “halako herri akordioak hartzeari nolabaiteko beldur eszenikoa izatea”.

Bizkaiko burukideak era berean hitz egin du 2019ko maiatzean egingo diren udal eta foru hauteskundeez. Esan duenez “hainbat hautagai ditugu,aurpegi asko, oso profil interesgarriekin eta oso adin onean, gerora begira ere etorkizunerako ibilbidea emango digutenak”. “Etorkizunera begira ondo egiten dena bermea delakoan nago”, baloratu du.
Inkestek EAJ-PNVri ematen dizkioten datuez galdetuta, Itxaso Atutxak azaldu du datuek “hotzean” hartu behar direla. “Udal eta herrialde mailako politika egunero bizi denean, oinak zoruan izan behar dira. Herritarren errealitatea ez da inkestengatik mugitzen”, gaineratu du. Edozein kasutan “uste dut jendeari begietara begiratzeko gai garela, beren eskariak entzuteko eta konponbideren bat ematen saiatzeko”, adierazi du.

Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi
Aberri Eguna 2018

  Agenda

2018/07/19 09:00

Andoni Ortuzar

   Radio Euskadi 

2018/08/07 09:00

Jokin Bildarratz

   Radio Euskadi 

2018/08/20 09:00

Itxaso Atutxa

   Radio Euskadi 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA