Itxaso Atutxak "eskandalu" jo du 'procés'-aren epaiketa

Bizkai Buru Batzarreko presidentearen aburuz Kataluniako politikarientzat eskatzen ari diren zigorrak guztiz ulertezinak dira, elkarrizketari "ateak itxi izana" deitoratu du, itxi ondoren "zabaltzen zailak direlako"
12 Otsaila | BBB

Itxaso Atutxak, EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarreko presidenteak baieztatu duenez gaur goizean Auzitegi Gorenean ‘procés’-aren kontra hasi den epaiketan Kataluniako politikarientzat eskatzen ari diren zigorrak "prozesua bera bezain eskandalagarriak" dira. "Ez dut uste gaur eta bihar gauza handirik egiteko denborarik dagoenik, bereziki iragan ostiralean elkarrizketa apurtutzat jo zenean zabaltzen zailak diren hainbat ate itxi direlako", tamaldu da. "Ikusten ari gara, urte betean prebentziozko espetxealdian egon direla politika egin duten politikariak", "XXI. mendean, horren demokratiko eta aurrerakoia den Europan, eskandalu bat da", gaineratu du.

Onda Vascan ‘Euskadi Hoy’ irratsaioan eskaini duen elkarrizketan, Bizkaiko jeltzaleen buruak gogora ekarri du hainbat hedabideri eta iritzi publikoari Sánchezen Gobernuaren aldetik eta Kataluniako gobernuaren aldetik eragin zitzaien presioa, alderdien mahaiaren sorreraz eta ‘errelatorearen’ figuraz hitz egin ondoren. "Kritikak ez ziren egin soilik ‘errelatorearen’ inguruan, baizik eta baita elkarrizketaren beraren kontra ere", kritikatu du. "Betidanik politikarako denbora dela esan badugu, gaur, prozesu eskandalagarria hasten delarik, uste dut politika egiteko denbora izaten jarraitzen duela, eta ostiralean ere uste nuen", nabarmendu du.

Hauteskundeak aurreratuko ote diren galdetuta, Atutxak uste du ez dela serioa zunda-globoak botatzen hastea, "ez dakit mehatxu egiteko edo batzuei beldurra eragiteko ote den", gaur eta bihar Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko osoko zuzenketak eztabaidatuko direla gogoan. Zentzu berean esan du bart gauean Carles Campuzano PDeCATeko bozeramaileari entzun ziola "oraindik denbora dagoela". "Ez dakit baten batek zer egin beharko ote duen Kataluniako alderdiek bestelako erabakia har dezaten,esate baterako, osoko zuzenketak erretiratzeko", gaineratu du. Edozein kasutan, Atutxak zalantzan jartzen du "denetarako denbora egotea", baina era berean esan duenez "ez da serioa ikaratzen saiatzea edo hauteskundeetarako balizko datak iragartzea", are gutxiago maiatzean udal eta foru hauteskundeak daudenean eta leku batzuetan autonomikoak ere bai. Botoa ematerako orduan erantzukizunez jokatzea eta etxean ez geratzea, "Andaluzian ikusi den moduan abstentzioa beste batzuk gobernuetara iristeko modua delako" eskatzen ari direla gogoratu ondoren esan duenez "ezin da dataren kontu horrekin jolasten ibili". "Edozein kasutan, datozenak datozela, EAJren motorea martxan dago", baieztatu du.

Bizkaiko jeltzaleen buruak elkarrizketa berean hitz egin du Eusko Jaurlaritzak aurkeztu dituen hiru Lege Proiektuei buruz,hau da, funtzionarioen soldatak igotzeko, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta hobetzeko eta itunpeko ikastetxeetako irakasleen soldatak igotzeko. Atutxak uste du oposiziotik "itxurez" hitz egin nahi zela "eta ez funtsaz", eta esan du Eusko Jaurlaritzak beste urrats bat eman zuela eta neurriak banan-banan izapidetzean erakutsi nahi zuela ez zituela 150.000 familia onura horiek gabe utzi nahi, hasiera batean aurkeztu zen formula txosten juridiko batek "zilegi eta legezkoa" zela eta araudiak babesten zuela abalatu arren. Ildo beretik, "oso garrantzitsu" jo du Elkarrekin Podemosek lege proiektu bi babesteko hartu duen erabakia eta aitortu du "ezustekoa" izan dela berarentzat. Burukide jeltzalearen aburuz, talde honek "panorama berri bat ireki du oposizioaren eserlekuan" eta agerian utzi du EH Bilduk bere jarduera politiko eta instituzionala hobeto landu behar duela. Atutxaren aburuz Elkarrekin Podemos eta EH Bilduren artean oposizioko buru eta Euskadiko ezkerra izateko daukaten borroka horretan, koalizio moreak "gidaritza aldaketa" egin du.

PARTEKATU